Filed under Euskal Herriko politika

Larrabetzun Ezker Abertzalea, pintxoetan be nagusi

Sasoi oneko dabil aspaldion ezker abertzalea gure herrian.
Lanak eta militantziak, emaitza onak ondorio. Eta bardina gertatu da Txorierriko pintxoen lehiaketan. Saria nora eta Aretxabala elkartera. Pintxo gozo, ondo aurkeztu eta patxadazkoak egiteagatik. Zein da errezeta? Lana, ilusioa, gogoa eta militantzia.
Pintxo goxoak: lana gogoa eta militantzia
Eta pintxoena metafora ona da Euskal Herriaren aldeko errezetan be. Lana, gogoa, ilusioa, zapore ona, gustua eta militantzia.
On egin eta Aurrera bolie!

Laburpen hitzak , , , , ,

Kanpaina itzelaren ostean, gogoeta eguna eta garaipenerako bidea prest

Kanpaina handia egin du Amaiur koalizioak. Egunez egun, ekitaldiz ekitaldi, herriz herri eta auzoz auzo. Kanpaina militante bat, militanteek egindako kanpaina.

Azken ekitaldia Bilbon, Iñaki Antiguedad berbetan

Zubiak eraikiz

Herriz herri, hurbildu, zabaldu, joan, etorri, agurtu, ekin, sortu, jarraitu… Zubiak egitea, sortzea da gure helburua. Konponbidea bilatzea, Euskal Herri osoa bake eskenatoki batean jartzea, gure eskubideak onartzea, erabakitzeko eskubidea gauzatzea… herri libre bat osatzea.
Hauteskunde hauetan, barriro be, gure gaitasuna eta indarra erakutsi ditugu, domekan hautesontzietan ikusiko dana.
Euskal Herri osoan egin dugu kanpaina, baina mapa honek adierazten duenez, munduko leku askotan eraiki dira zubiak.
Amaiur
Bideoak, argazkiak, kantak, ekitaldiak, belodromoa, frontoiak, plazak… izan dira lekuko. Eta Euskal Herria bera testigu.
Kanpainaren mapa

Laburpen hitzak , , , , ,

Ezker Abertzaleak bozka eskatu du Amaiurrentzat, hazten jarraitzeko

EZKERABERTZALEA.INFO

Hauteskundeok, Euskal Herrian aurrerapen handiak ematen ari garen garaian kokaturik datoz, non Ezker Abertzaleak –indar abertzale eta soberanista ezberdinekin batera – behin betiko konponbidea lortzeko eszenatokiaren ateak zabaltzea lortu duen, herri honetako gehiengo sozialaren atxikimenduarekin. ETAk bere jarduera armatua amaitzeko hartu duen erabakia urrats historikoa izan da norabide honetan.

Garai politiko berri honetan beraz, ezkerreko mugimendu independentista Amaiur koalizioaren eskutik aurkeztuko da azaroaren 20ko zitara, herri honetan eman diren aldaketa hauen guztien lekukoa jasoz, aurretik bilduko indarrei beste batzuk gehituz, eta bokazio argi batekin: gure herria murgildurik dagoen aldaketan beste jauzi handi bat ematea.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak , , ,

Hemen ez da torturatzen

Portu eta Sarasola torturatzeagatik zigortutako guardia zibilak absolbitu egin ditu Auzitegi Gorenak

No se torturó a Igor Portu y tampoco a Mattin Sarasola. Sus lesiones se produjeron durante la detención, salvo, quizá, el enfisema de Portu (una costilla clavada en el pulmón), que no se sabe cómo se produjo, aunque quizá se debió a que durante su traslado en el Patrol policial llevaba la cabeza agachada. Éstas son las conclusiones del Tribunal Supremo, que tumbó ayer la sentencia de la Audiencia Provincial de Gipuzkoa y, en consecuencia, absolvió a los cuatro agentes de la Guardia Civil condenados por esos hechos. El ahogamiento en el río a Portu fue, simplemente, una mentira.
Portu torturatu ostean, hospitalean
Portu eta Sarasola informazio gehiago.
El supremo absuelve a los guardias civiles de torturar a Portu y Sarasola

Laburpen hitzak , , , ,

Larunbatean ekitaldia Donostian

Larrabetzutik Donostiara joateko 15.00etan plazan.

AMAIUR.INFO

Belodromoa betetzeko erronka jarri du Amaiurrek. Ez da erronka txikia, baina betetzeko gaitasuna dugula badakigu! Agerraldian kanpainako lehen egunen balantzea egiteko ere aprobetxatu dugu.

Laburpen hitzak , , ,

Amaiur

Amaiur Azaroaren 20ko hauteskundeetarako spota, euskaraz.

Laburpen hitzak , , , , ,

Gora euskal Iraultza!

Ezker Abertzaleak Iruñean egindako ekitaldi politikoa.
Itziar Aizpuruaren hitzaldi beroa, hildako gudari guztiei omenaldia eta Rufi Etxeberriaren gogoeta datorrenaz.
Euskal iraultza nazionala eta demokratikoa egitea dagokio ezker abertzaleari, eta horretarako ezker abertzalea bera indartu, jende gehiago batu eta irabaztea dira orain erronkak.
Ezker Abertzalea gogor eta gogoz

ezker abertzalea


Gehiengo independentista eta ezkertiarraren uholdea dator

Laburpen hitzak , , , , ,

Bake prozesuaren bermea nazioarteko lana eta herritarren parte hartzea izango dira


Euri lehorra dokumentala ikustera jende asko hurbildu da. Hego Afrika, Ipar Irlanda eta Euskal Herriko gatazka politiko eta armatuen konponbidean, nazioarteko eragileek izan duten lana du aztergai lanak.
Brian Currin eta beste eragile batzuen lana goraipatu, eta beraien zeregina zein den zehazten du. Euskal Herriko egoeran, nazioarteko eragileek izan duten garrantzia begibistakoa da, eta lan honetan oso argi nabarmentzen da hori.

Herritarren artean arreta eta interesa piztu du gaiak, gainera dokumentalaren ostean solasaldia egotean, jende asko hurbildu da Anguleri kultur etxera, esanlarrabetzu.org komunikazio kanalak antolatutako ekitaldira.

Hemendik aurrera, hilero holango dokumental eta gaiak jorratzeko asmoa dago, burruka ideologikoan ikusentzunezko lanek bete dezaketen funtzioa ikusita, partehartzea landu eta jendearen arteko harremana ere uztartzeko.

Pluja seca | Euri lehorra

Laburpen hitzak , , , , , , ,

Nazioarteko lanaz, hitzaldia Larrabetzun


Paul Rios Lokarriko kidea eta Ana Mezo Ezker abertzaleko Nazioarteko batzordeko kideak berba egingo dute Larrabetzuko hitzaldian. Nazioarteko lanak, egungo egoeran izan duen garrantzia eta aurrera begira prozesuak aurrera egiteko dauden baldintzak izango ditugu hizpide. Aurretik Euri lehorra Pluja seca dokumentala ikusteko aukera izango dugu.

Pluja seca Mediadors internacionals al País Basc

  • Pluja seca mostra els processos de pau fets a l’ombra per part d’un grup de mediadors que han acabat sent determinants en l’anunci de treva fet per ETA el 10 de gener. Les mateixes persones que van protagonitzar els processos de pau a Sud-àfrica i a Irlanda del Nord han estat determinants.
Laburpen hitzak , , , , , , , , , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.