Filed under GOLF ARTXANDA KONPLEXUA

Hotel Golf Artxanda: Iruzurraren ondorioak

PNVk bere azken aldizkarian esan duenaren arabera Larrabetzuri itzelezko onurak ekarri dizkion Golf Artxanda konplexukoei, Hotela zabaltzeko eta erabiltzeko lizentzia bahitzea erabaki du Bilboko Auzialdiko 4. Epaitegiak. Zergatik? 176.320€ zor printzipala duelako eta 52.896€ko interes eta kostuak ordaindu behar dituelako.

LIZENTZIAREN BAHITURA-1

Azaroaren 11ko udalbatzarrean erantzun ez ziren galderak

Azaroaren 11ko ez-ohiko udalbatzarrean honako galderak luzatu genizkion alkateari eta harek, ez zituen erantzun. Azaroaren 25eko ohiko udalbatzarrean idatziz erantzun gura dituztela adierazi zuen. Badirudi Larrabetzuko PNVko ordezkariak ez direla kapaz bat-batean erantzuteko. Badirudi aholkulari teknikoen edota Sabin Etxeako aholkulari erdaldunen laguntza behar dutela Larrabetzuko gaiei erantzuna emateko.

BAIMENARI DAGOKIONEZ

  • Udaleko arkitektoak idatziko txostenaren arabera 2006ko abuztuaren 8an eman zitzaien  lanak egiteko baimena. Gure arauek debekatu egiten duten arren, arkitektoak bere txostenean, ez zuen indarrean zeuden eta Legina Goikoa baserria handitzea debekatzen duten Arau Subsidiarioetako eta Plan Bereziaren artikuluetako aipamenik egin. Ostera, Legina Goikoa baserria %25 handitu zitekeela idatzi zuen eta alkatetzak ontzat eman zuen txosten hori.

GALDERA: Zergatik ez zuen alkatetzan dagoen alderdiak,legeak agintzen duen eran,  Legina Goikoa baserriaren lanei buruzko txosten juridikorik eskatu?

GALDERA: Zergatik ez zuen udaleko idazkariak abisu eman Gobernu batzordean obra horiek legez kanpokoak zirela ohartarazteko?

GALDERA: Zergatik eman zuen alkatetzak ontzat txostena? PNVko zinegotziek aztertzen dituzte udaleko teknikarien txostenak?  eta txosten horiek azaldutakoa bere horretan onartzen dute? ez dituzte indarrean dauden araudiekin konparatzen?

PROZEDURARI DAGOKIONEZ

Ezker abertzaleak 2010eko otsailaren 4an eskatu zuen Legina Goikoa baserriari buruzko txosten juridikoa. Txostena udaleko abokatuari eskatzea alkatearen ardura da. Irakurtzen jarraitu

Golf Artxanda konplexua: iruzur sozial, ekonomiko eta ingurumen mailakoa

Azaroaren 11ko udalbatzarrean onartu zen udal-adierazpeneko ondorioetarako heltzeko, Ezker Abertzaleak honako gogoetak egin zituen:

2002ko otsailaren 27an, Bizkaiko Foru Aldundiak, 538.519m2ko lur publikoa trukean eman zion Artxanda Golf, s.a enpresari. Nekazaritza eta basozaintzeko lurralde-plan sektorialaren arabera, lur horrek nekazaritza eta abelazkuntzarako balio estrategiko itzela zuen. Lur publikoa trukean ematea ezohiko prozedura da eta behar beste justifikatu ezean inolaz ere onartzen ez dena ( 1/1989 Foru Araua 34.art). Halandaze, argi dago Artxanda Golf, S.A enpresari emandako esleipena zuzena bezain ezkutukoa izan zela.

2002ko urtarrilaren 25ean, Larrabetzuko udalak Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egitea erabaki zuen. Aldaketa hori Golf Artxanda, S.A enpresako sustatzaileek eskatu zuten golf zelaia eta beronegaz batera hotela edo bizileku komunitarioa eraikitzeko erraztasun gehiago izateko. Behin betiko onespena 2003ko urtarrilaren 31an eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak.

Golf zelaiek jendartean, ekonomian eta ingurugiroan eragiten dituzten kalteak eta herritarren artean sortzen duten ezinegona kontua hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak zein Larrabetzuko udalak, euren jokabidea zuritu guran, Golf Artxanda konplexua “ herritarron onurarako eta jendartearen interesekotzat” zela argudiatu zuten. Horrela kalifikatuta, gure Arau Subsidiarioak aldatu eta honako izendapena eman zioten: kirol-ekipamendu pribatuen sistema orokorra. Horrela izendatuta, erabilera pribatua eta dirua irabaztea beste asmorik ez duen instalazioak erabilera publikokoak diren beste batzuekaz berdintzen da, hala nola, frontoiagaz, Aretxabalagane errekagaz, medikuaren kontsultategiagaz edota herriko plazagaz. Irakurtzen jarraitu

Udalaren adierazpen historikoa

Gaurko ez-ohiko udalbatzarrean, Larrabetzuarrok emandako botoei esker, udalean gehiengoa osatzen dugun Ezker Abertzaleko eta EB/ARALAReko ordezkari politikook adostutako udal-adierazpen historikoa onartu da . Aurretik egindakoan eragitea baino, etorkizunean jokatzeko asmo  sakon, tinko eta zalantzabakoak dira onartu direnak:

GOLF ARTXANDA KONPLEXUAREKIN GERTATUKOARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

  • Udal honek aurrerantzean, ez du babestuko lurraren nortasun, aberastasun eta balio mugatuak deusezteko helburua duten egitasmo espekulatzailerik.
  • Udal honek aurrerantzean ez ditu landa eremuetan onartuko, giza interesa eta erabilpen publiko argia ez duten proiektuak.
  • Udal honek aurrerantzean ez du eskainiko edozelango interes pribatuen neurrira egindako hirigintza araudien aldaketarik.
  • Udal honek aurrerantzean neurriak hartuko ditu kudeaketa irregularrik egon ez dadin.
  • Udal honek aurrerantzean hirigintzako araudien benetako zentzu, eduki eta garrantzia zainduko ditu.
  • Udal honek aurrerantzean hobetsi egingo ditu, eguneroko udalgintzan zein bidean dugun Hiri-Antolamendurako Plan Nagusi berrian, ingurumena iraunarazteko eta mugatua den lurra jagoteko politikak.

Larrabetzun, 2010eko azaroaren 11an

Zorionak Larrabetzuar guztioi eta gaur onartutakoak luzaroan iraun dezala

Gaurko udalbatzarrerako gai-zerrenda

Ez-ohiko udalbatzarra. Azaroaren 11an, 20:00etan udaletxean, Larrabetzuko Ezker Abertzaleko zinegotziek eskatutakoa.

Gai-zerrendea

83.- Talde politiko bati ere atxikita ez dagozan zinegotzien ( Ezker Abertzaleko zinegotziak) 2010eko eskaerea dala-eta, ez-ohiko osoko bilkurea egitearen ganekoa, gai honeek aztertzeko:

a) Legina Goikoa baserriaren obren eta jarduerearen espedientearen jatorriari eta garapenari jagoko informazinoa.

b) Alkatetzaren azalpenak.

c) Udalaren adierazpena, Golf Artxanda guneari jagokonez. ( Hau da Ezker Abertzaleak eta EB/ARALARek adostutako adierazpen instituzionala)

Udalbatzarrera larrabetzuar guztiok joan gintekezanez, Ezker Abertzaleak dei egiten deutsuegu herritar guztioi biharko udalbatzarrera joan eta Golf Artxanda konplexuagaz eta Legina Goikoa baserriagaz gertatu dan guztiaren barri bertatik bertara jaso dagizuen.

larrabetzu euskal herria auzolanean

Azaroaren 11ko ez-ohiko udalbatzarra: Ezker Abertzaleak eta EB/ARALARek adostutako adierazpen instituzionala

Bihar 20:00etan udaletxean burutuko den ez-ohiko udalbatzarrean, Ezker Abertzaleak eta EB/ARALARek adostutako adierazpen instituzionala onartuko da. Bai Ezker Abertzaleak bai EB/ARALARek, adierazpen horregaz bat egiteko euren argudioak irakurriko dituzte. Nork bere irakurketa egin ostean, adostu dugun adierazpen instituzionala onartuko dugu.  Hauxe da adierazpena:

GOLF ARTXANDA KONPLEXUAREKIN GERTATUKOARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Larrabetzuko udalak zera adierazten du:

1.- Larrabetzuko landa inguruneak, nekazaritzan eta abelazkuntzan du lehentasunezko izatea eta horretan izan behar du berezko jarduera. Larrabetzuko landa-ingurunea, batez ere nekazaritzarako zein abelazkuntzarako gorde eta babestu behar da. Larrabetzuko landa-inguruneak kulturari, jendarteari, naturari, ingurumenari eta herritarron oroitzapenei guztiz lotutako eremua osatzen duelako gorde eta babestu egin behar da.

Landa-ingurunearen balio hori guztiz kontrajarrita dago Golf Artxanda konplexuaren antzekoekin.

Udal honek aurrerantzean, ez du babestuko lurraren nortasun, aberastasun eta balio mugatuak deusezteko helburua duten egitasmo espekulatzailerik.

2.-  Larrabetzuko Udalak, landa-ingurunean nekazaritzatik kanpo kokatzen diren proiektuak onartzeko gutxiengo baimen eta baldintza hauek eskatuko ditu: publikoa osorik edo, publiko eta pribatu ekimen mistoa izatea; izaera publikoko Sistema Orokorra moduan kalifikatzea; “Herritarron onurarako eta jendartearen interesekotzat” deklarazioa izatea; Ingurugiro Inpaktuaren estudioak ontzat ematea; Nekazaritza Sailaren baimena izatea; Turismo Sailaren baimena izatea; PGOUan arautua egon eta araudiaren aldaketa puntuala udala edo ente publiko baten agindupean burutzea.

Udal honek aurrerantzean ez ditu landa eremuetan onartuko, giza interesa eta erabilpen publiko argia ez duten proiektuak.

3.- Larrabetzuko udalak ez du ontzat hartzen gure Arau Subsidiarioak aldatzea gure lurretan hain eragin kaltegarria duten Golf Artxanda konplexuaren antzeko instalazioak baimentzeko.

Udal honek aurrerantzean ez du eskainiko edozelango interes pribatuen neurrira egindako hirigintza araudien aldaketarik.

4.- Larrabetzuko udalak jokabide okertzat jotzen ditu Golf Artxanda konplexuari dagozkion txosten guztien kudeaketarekin burututako irregulartasunak. Legina Goikoa baserrian jatetxea eraikitzeko emandako baimenarekin gertatutakoa, aipatutako kudeaketa okerraren azken adibidea baino ez da, eta argi frogatzen du interes pribatu eta espekulatzaileen beharrizanetara egokitutako kudeaketa izan dela, beraz, nahita burututakoa.

Udal honek aurrerantzean neurriak hartuko ditu kudeaketa irregularrik egon ez dadin.

5.- Larrabetzuko udalak salatu gura du, Golf Artxanda hotela eraikitzeko baimena ematerakoan, gure Arau Subsidiarioen zentzu zuzena jarraitu beharren, malgutasuna argudiatuz, legearen ezarpen eztabaidagarria egin izana. Izan ere, baimena emateko, gure Arau Subsidiarioen benetako zentzua, edukia eta garrantzia aintzat hartu beharrean, pribatuak diren interes espekulatzaileetara egokitu zituztela orduko udaleko arduradunek.

Udal honek aurrerantzean hirigintzako araudien benetako zentzu, eduki eta garrantzia zainduko ditu.

6.-. Larrabetzuko udalak baztertu egingo ditu  lurzoru urbaniezinarentzat kaltegarriak diren egitasmoak bultzatzen dituzten irizpide politikoak eta aztergai jartzen ditu Golf Artxanda konplexua handitzeko hartu daitezkeen erabakiak. Adibidez 2005eko HAPNaren abantzean hartutakoa, zeinetan Golf Artxanda konplexua 40.000m2 handitzea baimentzen baitzen.

Udal honek aurrerantzean hobetsi egingo ditu, eguneroko udalgintzan zein bidean dugun Hiri-Antolamendurako Plan Nagusi berrian, ingurumena iraunarazteko eta mugatua den lurra jagoteko politikak.

Larrabetzun, 2010eko azaroaren 10ean

Golf Artxanda konplexua eta Legina Goikoa baserria: Eguenean ez-ohiko plenoa

Ezker Abertzaleko zinegotziok gaurko eskatu gendun udalbatzarra datorren eguenean burutuko da, azaroaren 11an, iluntzeko 20:00etatik aurrera.  Bertan, Golf Artxanda konplexuagaz gertatutako guztia salatu eta Legina Goikoa baserriari emondako obrarako baimenari buruzko argibideak eskatuko doguz larrabetzuar guztiok argi eta garbi jakin daigun zelan kudeatu deituezan baimenak arduradun politiko eta teknikoek.

Legina Goikoa baserria: Ezker Abertzaleak ez-ohiko plenoa eskatu dau

Ezker Abertzaleko hiru zinegotzik, gaur bertan Legina Goikoa baserriagaz ( Hormaondo) gertatu denari buruzko ez-ohiko udalbatzarra eskatuko dute:

Legina Goikoa baserriagaz ( Hormaondo) gertatu denari buruzko ez-ohiko udalbatzarra eskatzeko instantzia:

Maite Bilbao Garcíak (DNI 14947516T) Asier Urgoiti Rementeriak( 14255555V) eta Juan Manuel Basterretxea Barandikak (DNI4576246L)

ZERA DIOTE

I.- Irailaren 24ean, udaleko aholkulari juridikoak, 2006ko abuztuaren 8an Jose Maria Pelaez Jaunari Legina Goikoa baserria jatetxe bihurtzeko emandako baimenari buruzko txostena idatzi zuen. Udaleko aholkulari juridikoak txosten horretan ondorioztatzen duenez, aipatu baimena luzatzean, udalak hirigintza-arauen hauste larria burutu zuen.

II.- Udaleko  aholkulari jurdikoarekin izan ditugun komunikazioetatik jakin izan dugunez, argi geratu da alkatetzak hirigintza-arauen hauste larri hori ez konpontzeko neurriak hartu dituela, hala nola, txosten juridikoaren atzerapena.

III.- Irregulartasun larriok frogatuta, ezinbestekoa deritzogu ez-ohiko udalbatzarra deitzeari. Bertan honako gai-zerrenda berbagai izatea eskatzen dugu:

►          Legina Goikoa baserriko jarduera eta lanen espedientea: Sorrera eta garapena.

►          Alkatetzaren argipenak:

■            Zergatik joan zen udaleko ordezkaritza inauguraziora.

■            Zergatik eskatu zion alkateak udaleko abokatu edo aholkulari juridikoari, Legina Goikoa baserriaren baimenari buruzko txostena atzeratzea.

►   Golf Artxanda konplexuari buruz Udalaren adierazpena.

Adierazpenaren oinarriak hauexek lirateke:

Larrabetzuko udalak, Golf Artxanda konplexuaren eta antzekoen aurkako jarrera irmoa duela adierazten du. Larrabetzuko udalak Golf Artxanda konplexua gauzatu dadin zuzendutako kudeaketa oso kaltegarritzat jotzen du.

Zergatiak:

1.- Hasiera hasieratik, bai Larrabetzuko udalak, bai Bizkaiko Foru Aldundiak, azkenean iruzur sozial zein ekonomikoa eta ingurugiroarentzat ezin kaltegarriagoa  izan den egitasmoa mozorrotu egin digute.

2.- Hotelaren, Legina Goikoa baserriaren eta konplexu osoaren inguruko txostenak irregurlartasunez eta legez kanpoko erabakiz beterik daude.

3.- Larrabetzuko udalak, lurzoru ez-urbanizagarriarentzat hain kaltegarriak diren horrelako instalazioen aurkako jarrera irmoa adierazten du eta etorkizunean ez ditu onartuko antzeko egitasmoak ezta handitzeko neurririk ere , hala nola  2005eko HAPOan Golf Artxanda konplexua 40.000m2 handitu ahal izateko hartutakoa.

Ondorioz, hauxe eskatu gura dugu:

Arestian aipatu ditugun berbagaiez aritzeko, 2010eko azaroaren 8an arratsaldeko 19:00etatik hasita , Anguleri kultur etxeko beheko aretoan ez-ohiko udalbatzarra burutzea. Angulerin burutzea eskatzeko arrazoiak:

  • Ahalik eta larrabetzuar gehienek parte hartu ahal izatea. Udaleko aretoa txikiegia da.
  • Udaleko aretoak dituen irisgarritasunerako gabeziak.

 

Larrabetzun, 2010eko urriaren 26an

Maite Bilbao García, con DNI 14947516T, Asier Urgoiti Rementeria, con DNI 14255555V y Juan Manuel Basterretxea Barandika, con DNI 14576246L

DICEN

 

I.- Que el pasado 24 de septiembre el asesor jurídico del ayuntamiento emitió informe sobre la licencia de obras para habilitar como restaurante el caserío Legina Goikoa, concedida a José Mª Peláez el 8 de agosto de 2006, en el que concluye que mediante la concesión de la referida licencia el ayuntamiento perpetró una infracción urbanística grave.

II.- Que del contenido de las conversaciones previas mantenidas con el asesor jurídico, donde se han puesto de manifiesto actuaciones de alcaldía tendentes a que la infracción se consolide, se derivan también graves responsabilidades personales

III.- Que, en consecuencia, es necesaria la convocatoria de un pleno extraordinario con el siguiente orden del día:

►           Información sobre el origen y desarrollo del expediente de obras del caserío Legina Goikoa.

►           Explicación de las actuaciones de la alcaldía en la concesión de la licencia, asistencia a la inauguración y orden de retraso en la emisión del informe.

►           Declaración institucional de rechazo al complejo golf Artxanda y a la gestión del ayuntamiento que ha facilitado su establecimiento, fundamentada en los siguientes motivos y conclusiones:

 

1.- Desde su origen, tanto desde el ayuntamiento de Larrabetzu como desde la Diputación hemos asistido a una ofensiva maquilladora sobre la conveniencia de disponer de una instalación que se ha revelado como un fraude social, medioambiental y económico.

2.- Los expedientes que han posibilitado el establecimiento de instalaciones como el hotel, restaurante del caserío Legina Goikoa… han estado plagados de irregularidades e ilegalidades.

3.- El ayuntamiento apuesta porque no se siga incidiendo en esta política de consentimiento a instalaciones tan perniciosas para el suelo no urbanizable por lo que rechaza cualquier intento de perjudicarlo aún mas, como el que se produjo en el avance del PGOU 2005 donde se permitía la ampliación de estas instalaciones en 40.000 m2.

Por cuanto antecede,

SOLICITAN

La realización de un pleno extraordinario, con el orden del día indicado anteriormente, proponiendo como fecha y hora para su realización el lunes 8 de octubre de 2010, a las 19:00 horas.

En Larrabetzu, a 26 de octubre de 2010

 

Legina Goikoa baserria ( IV): Herritarren iritzia

Herritar batek mezua bidali du esanlarrabetzu@gmail.com e-lbidera. Bertan, Larrabetzuko PNVren blogean irakurritako mezu bati erantzun egin ziola diosku. Erantzuna joan den ostiralean idatzi zuen arren, gaur gaurkoz jeltzaleen blogean argitaratu ez dutenez, guri bidali digu hemen argitara dezagun.

Hauxe Larrabetzuko jeltzaleak blogeko mezua: GOLF ARTXANDA-HORMAONDO

eta hauxe herritarrak erantzun ziena:

No podemos pensar otra cosa, o sois unos desmemoriados o unos mentirosos compulsivos. Vamos por partes

Ya en el mandato municipal 1999-2003 que se llevó a cabo una modificación puntual de las normas subsidiarias para propiciar la instalación del complejo golf Artxanda con declaración de utilidad pública e interés social promovida por el ayuntamiento de Larrabetzu incluida, la izquierda abertzale denunció con vigor el fraude que se estaba cometiendo. También con motivo de la aprobación del avance del Plan General de 2007, la izquierda abertzale volvió a denunciar las posibilidades de ampliación del complejo golf Artxanda en 40.000 m2., que en un intento de que pasase desapercibida ni la mencionaban en la memoria del avance. La documentación obrante en el ayuntamiento en torno a estos expedientes da sobrado testimonio de lo que decimos.

Por otra parte es cierto que en la encuesta se preguntó sobre Terrazos, la Sierra, Conauta y Conten y no sobre el hotel y complejo Artxanda. La verdad es que sois muy dados a sacar las cosas de contexto para embarullarlas y, mediante el despiste, desviar la atención del tema principal. Tenéis pleno conocimiento de los motivos que llevaron a plantear esas preguntas y no otras, pero los omitís. En las deliberaciones del Consejo Sectorial de Urbanismo se establecieron 2 criterios que conducían a plantearlas y que no era otros que, por un lado, siendo éstas unas instalaciones que llevaban muchos, muchísimos años funcionando y desplegando sus efectos (impactos, creación de empleo etc.), positivos o negativos, en el municipio, era el momento de conocer la percepción y el grado de aceptación que sobre sus efectos existía entre los vecinos y vecinas; y por otra parte que siendo Terrazos, la Sierra y Conauta unas instalaciones sobre las que el Plan General de 2007 preveía el traslado de sus ubicaciones actuales a cambio de una edificabilidad de 36, 33 y 64 viviendas respectivamente, había que conocer el grado de aceptación o rechazo que sobre las mismas existía para dar continuidad a esa política de traslados a cambio de edificabilidad o desistir de ella. Bajo estos dos criterios poco sentido tenía preguntar directamente por una instalación como el hotel Golf Artxanda que todavía ni se había terminado de construir y no contaba con licencia de actividad. Ciertamente las instalaciones como el complejo golf Artxanda, por una parte, causan grandes impactos medioambientales: poco respeto con la fauna y flora autóctona, grandes consumos de agua, utilización de herbicidas,  pesticidas y fertilizantes inorgánicos con el riesgo que conlleva de contaminación de acuíferos, edificaciones con gran impacto…; y por otra parte son grandes devoradores de suelo agrario. Por eso y por otras razones se realizaron preguntas referidas al lugar que debe ocupar la actividad agropecuaria y el suelo que le da soporte, y otras relativas a aspectos medioambientales. Las respuestas y las conclusiones que se obtienen son demoledoras. No dudéis que en base  a esas respuestas las instalaciones como el complejo golf Artxanda no tienen cabida en nuestro municipio. Pero esa instalación y los efectos que cause son ya irreversibles.

Por otra parte, para vuestra información os decimos que quien adoptó la decisión de contratar un técnico externo fue el alcalde y que según su informe de conclusiones hay apartamentos bajo rasante, y que el USO HOTELERO BAJO RASANTE ESTÁ TOTALMENTE PROHIBIDO POR NUESTRAS NORMAS SUBSIDIARIAS. Quien no acepta ese informe es precisamente quien contrató a ese arquitecto, y por eso ahora se acoge exclusivamente al informe del arquitecto municipal. Y en cuanto al informe jurídico recientemente emitido pasa de puntillas sobre el tema del exceso de la edificabilidad diciendo escuetamente que lo relativo a la edificabilidad entra dentro del terreno interpretativo (textualmente dice: “innegable resulta que el análisis que se realiza está embebido en el campo de los discutible”), para centrarse en rechazar el recurso planteado por la izquierda abertzale porque “el recurso frente a la licencia de apertura no habilita el debate en torno a la legalidad de la obra”.  El propio autor del informe jurídico reconoció verbalmente que si el debate sobre la edificabilidad se hubiese producido antes del inicio de las obras del hotel, las conclusiones podrían haber sido otras, precisamente por el margen interpretativo de las normas. Así que una vez finalizadas las obras, evidentemente, por razones obvias (responsabilidad patrimonial de la Administración y responsabilidades personales), el informe no ampara otra tesis que la de la legalidad de la licencia concedida. En caso contrario, aquí también  nos encontraríamos con una licencia de obras concedida el 5 de julio de 2006, por tanto inatacable por haber transcurrido más de 4 años desde su concesión.

Lo que ha quedado acreditado con el Hotel golf Artxanda es que se han cometido un montón de irregularidades, donde han aparecido informes técnicos duplicados en cuanto a la fecha y objeto de estudio pero con contenidos antagónicos, donde se ha ocultado la documentación y la información a otros concejales, donde se les ha mentido. Y todo eso no se hace si no se tratan de ocultar irregularidades o ilegalidades urbanísticas. Así que ¿quién tiene que pedir disculpas? ¿quién tiene falta de altura política y personal? Será quien durante muchos años ha hecho de la actuación opaca, irregular e impedidora de la participación su modelo de gestión.

En cuanto al Caserío Legina Goikoa (Horma Ondo) no nos vamos a extender mucho porque la izquierda abertzale ya se ha pronunciado lo suficiente. Solamente desenmascarar el cúmulo de mentiras que ofrecéis:

1.- La izquierda abertzale no ha pasado horas revolviendo todos los expedientes del municipio. Aunque, por otra parte, si así fuese, sería normal y me permitiría decir que obligatorio que unos cargos públicos revisen todos los expedientes formados en el periodo (2003-2007) mas negro, opaco y despótico de la historia reciente de Larrabetzu. De ese tiempo son los irregulares expedientes con ilegalidades incluidas de los edificios de Elizoste, Errebale 2 (antiguo Batzoki), hotel golf, Caserio Legina Goikoa, alguna otra ampliación fraudulenta de caserio en suelo no urbanizable etc. Casi nos da pavor que nuestros cargos públicos revisen ese periodo completo, por lo que nos podamos encontrar.

Horma Ondo se revisó por formar parte del complejo golf Artxanda, fuente de graves irregularidades con su promotor Peláez al frente.

2.- Mentís cuando decís que la ampliación del 25% es aplicable a todos los caseríos del municipio excepto al caserío Legina Goikoa. Queréis justificar vuestra decisión y al arquitecto municipal, dando a entender que ha hecho una interpretación razonable. Pero la verdad es otra, hay mas de 60 caseríos en Larrabetzu que no se pueden ampliar (artículo 60B) de las Normas en relación con el artículo 13 “Bienes Culturales del Inventario Provisional” del Capítulo 4 “Régimen de los elementos integrados en el Patrimonio Cultural”). La ampliación de estos sólo sería posible con una modificación puntual de normas subsidiarias o elaborando un Plan Especial de estos Bienes Culturales del Inventario Provisional donde se detallasen las posibilidades edificatorias de cada inmueble integrado en ese Inventario.

Resulta difícilmente creíble que tanto el arquitecto como el alcalde después de tantos años en sus puestos desconociesen el contenido de todos (son muchos) los artículos de nuestra normativa que prohíben la ampliación del Caserío Legina Goikoa.

3.- Vuestra última reflexión (esa que dice que el hecho de que el alcalde haya acudido a la inauguración del restaurante sin tener aún permiso de apertura es un caso similar a de Aretxabala, inaugurado en 1989 y que obtuvo licencia en 1990) es sensacional, deslumbrante, ilustrada. Aplausos por favor.

En caso de que lo que afirmáis del Aretxabala sea verdad (¿quién andaba desempolvando expedientes?), se podría haber dicho que la actuación de los sujetos privados, Aretxabala y Horma Ondo, es similar por haber iniciado su actividad sin la licencia pertinente. Pero el hecho de que un sujeto público, sometido estrictamente a la ley en el ejercicio de su cargo público, e invitado por su condición de alcalde, acuda a una inauguración sobre la que todavía no ha concedido el preceptivo permiso de actividad, y por lo tanto ilegal, no es similar a lo que hagan los sujetos privados o particulares. Es mucho más grave e inaceptable. ¿Cómo queréis que actúen los particulares si los representantes públicos actúan de esa manera en el ejercicio de sus cargos?

Hotel Golf Artxanda: Zergatik gagozen zabaltze baimena emotearen aurka

LARRABETZUKO UDALARI

Juan Manuel Basterretxea Barandikak,Mari Feli Etxeandia Meabek, , Asier Urgoiti Rementeriak eta Maite Bilbao Garcíak

ZERA ADIERAZTEN DUTE

I.- 2010eko ekainaren 9an izandako osoko bilkuran  58/10 zenbakidun alkatetzaren dekretuaren berri eman zaiela. Aipatutako dekretuaren bitartez Golf Artxanda SL ordezkatzen duen Jose María Peláez Gregoriori Club de Golf izeneko kirol-sistema orokor pribatuan lau izarreko hotel-apartamentua zabaltzeko lizentzia ematen zaio, , Legina-Goikoa auzoren ondoan.

II.- Hartutako erabakiarekin bat ez datozela eta Berraztertzeko Helegitea aurkezten dutela ondorengoengatik

ARRAZOIBIDEAK

1.- SESTRA-LERROAREN AZPIKO APARTAMENTUAK

58/10 Dekretuak justifikatzen du emandako baimena udal arkitekto-aholkulariak, Juan Maria Aramburu arkitektoak, zeina Otsailaren 4an egindako Aparteko Osoko Bilkuraren erabakiaren ondorioz kontratatua izan zena, eta udal lege-aholkulariak egindako txostenen edukietan.

Udal arkitekto eta lege-aholkularien txostenek  baieztatzen dute korrespondentzia dagoela hasieran emandako obra baimena eta amaieran gauzatutakoaren artean (3795 m2), Hirigintza arau aplikagarriekin bat etorriz, eta baztertu egiten dituzte helegite egileek adierazitako ezadostasunak, zeinek baloratzen dute lizentzia ilegal baten aurrean gaudela, lizentzia hau eman baitzen azalera batzuk (sestra-azpikoak, iraganbideak,  eskailerak…)kontatuak izan baitziren, gehienezko eraikuntza aprobetxamenduaren 3800 m2ak gainditzen zuen proiektua oinarritzat hartuz. Arestian aipatutako azalerak, Arau Subsidiarioen interpretazio laxoa eginez, eta hauen izpirituaren kontra, eraikitakoaren neurketatik kanpo utzi dira kasu batzuetan eta % 50 zenbatu dira besteetan.

Juan Maria Aramburu arkitektoaren txostenek,  eraikigarritasunari buruz antzeko argudioak erabiliz,  eraikitakoaren azalera (3606,81 m2) gehienezko eraikuntza aprobetxamenduaren 3800 m2 baino txikiagoa denaren tesia babesten dute, baina era berean eztabaidagarria eta erabakikorra den elementua sartzen du apartamentu batzuk  edo haien zatiren bat sestra-lerroaren azpian kokatzean, Plan Bereziko araudiak baztertzen duen egoera, sestra-azpian hotel erabilera debekatzen duelako. Hautemate hau nahikoa izan behar litzatekeen zabaltzeko lizentziari ezezkoa emateko.

2.- ERAIKIGARRITASUNAREN ZENBATZEA Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.