Filed under Gure zinegotziek herrigintzan

Bilduk euskal presoen aldeko mozioa aurkeztu du Larrabetzuko udalean

Bilduk mozioa aurkeztu du Larrabetzuko udalean.
Mozioaren edukiak osorik daude Bilduren webgunean.
Bitartean, gero eta gehiago dira datorren urtarrilaren 7an, Bilboko manifestaziora joateko sustengua ematen ari direnak.

Laburpen hitzak , , , ,

Ikasi eta lan, inposatutako konstituzioaren egunean


Larrabetzun ez da jai. Eta horregatik, abenduaren 6an ikasi eta lan egiteko deialdia luzatu nahi dugu. Bakoitzak bere neurrian, bere eremuan, danok batera euskal egutegi baten alde.
Abenduaren 6an, goizeko 10etatik aurrera
ume eta nagusi Larrabetzuko eskolan batuko gara.
Ikasi, jolastu, berba egin, mahainguruan, kalean…

Larrabetzuko udaletxeko ateak be, zabalik
egongo direla adierazi du Bilduk. Alkatea eta zinegotzia lanean.

Laburpen hitzak , , , , , ,

Aurrera Bildu: gauzak argi eta garbi

Larrabetzuko Bilduk, aspaldiko partez PNVren jarrera lotsagarria agerian jarri du. Argi eta garbi azaldu du zein den PNVren aktitudea Larrabetzuko udaletxean, eta zertan ari diren. Zinegotzi eta udal taldeak, azken urte erdian egin duen lan guztiaren ostean, eta PNVren jarrera zein den ikusita, gauzak herritarren aurrean azaltzeari ekin dio.
Eredugarria orain arteko lana, partehartzea bultzatuz, herritarrei azalpenak emanez, eta egurra eman behar denean, dagokionari berea emanez.

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak, sustengu eta laguntza guztia eskaini gura dio udal talde honi. Serio eta gogotsu ari direlako lanean. Herrian sekulako indarra erakusten ari direlako. Proiektu berriei ekiteko ilusioz, nahiz eta PNVren eredu txantxulleroak, herrian zuloak itxi ekonomikoki. Ladrilloan oinarritutako udal politika eta gestioak porrot egin du, Diputazioak direnak eta bi eskatzen dizkio Larrabetzuko herriari, baina herritarrok, duintasunez erantzungo diogu egoera honi.

Zorionak Bildu; gauzak argi eta garbi esateagatik.

iturria: bildu.info/larrabetzu

Laburpen hitzak , , , ,

Hauteskundeen balorazioa

Larrabetzu  auzolanean Euskal Herria

2004-2007 legegintzaldian 392 larrabetzuarrek hautatutako Larrabetzuarrok plataformako hiru zinegotziak eta ondorioz, babesa agertu zioten herritarrak, udaletik erabat baztertu egin zituen PNVk.
Aitzakia, espainiako estatuak Ezker Abertzalea desagerrarazteko asmatutako Alderdien Legea izan zen.
Azken urteotako sasoi ilunenak izan ziren horietan, Udala herritarrongandik inoizko urrunen aldendu zen. Oztopo itzel hari aurre eginez, udalean ezinezkoa zen lana kalean burutu zuen Larrabetzuko ezker abertzaleak.
Larrabetzuko udaletxea

2007-2011 legegintzaldian, udalera itzuli ginen eta ez edozelan. PNVk gehiengo osoa galdu zuen, ordura arte ezezaguna zen EB/ARALAR ordezkaritzak zinegotzi bat lortu zuen eta Ezker Abertzaleak lau.
EB/ARALARekin alkatetza negoziatzeko hainbat bilera burutu genituen. Berauetan, Ezker Abertzaleko larrabetzuarrok, herri-programan aurkeztutakoen inguruko adostasuna lortu gura izan genuen EB/ARALAReko ordezkariekin, ustez, biak ezkertiarrak eta abertzaleak ginelakon.
Ostera, gatazka politikoaren eta indarkeriaren inguruko iritzi ezin bateratuen eraginez, EB/ARALAR abstenitu egin zen eta horrela alkatetza PNVk eskuratu zuen.
Aurreko lau urteetan jasandako bazterketari mendeku gosez erantzun beharrean, hasiera hasieratik, gure zinegotziek oposizio eraikitzailea izan dute ardatz. Alderdi interesen gainetik larrabetzuarren interesak babestea izan da gure lehentasuna. Herritarrenak diogu, ez ideologia batekoenak edo bestekoenak, herritar guztienenak baizen.
Ezberdinen arteko adostasunak lortzeko egin dugu lan eta lau urteotan udalean ordezkaritza izan dugun alderdien artean hainbat eta hainbat gai ahobatez onartu ditugu. Udala herritarrengandik hurren dagoen erakunde publikoa dela deritzogunez, udala herritarrei ahalik eta gehien zabaltzea izan dugu iparorratz.

Udala herritarrei zabalik
Horren adibide ukaezinak izan dira Hiri Antolamendurako Plan Orokorra gauzatzeko babestu dugun metodologia parte hartzailea, udalbatzar edo plenoak herritarrek parte hartzeko moduan antolatzea, aurrekontuak herritarren iritzi zein parte hartzean oinarritzea, gobernu batzordeari eskumen guztiak eman barik batzordeka funtzionatzea edota udalaren funtzionamendu garden eta garbirako Araudi edo ROFari egindako ekarpenak.
Gaia edozein izan dela ere, larrabetzuar bakar bat ez baztertzea izan da gure irizpide nagusia. Gure zinegotziek eta udal-taldean laguntzen ibili garenok geure borondatez lan egin dugu.

Ez gara politikari profesionalak.
Herritarrak gara, larrabetzuko emakume eta gizonak, gure komunitatea trinkotzeko ardurak eta erantzunkizunak hartzeko prest gagozen pertsonak. Ez gehiago ezta gutxiago ere.
Larrabetzu eta Euskal Herria auzolanean eraiki behar dugula sinesten dugu, nork bere neurrian, bakoitzak aukeratuta zenbat eta zelan eman, baina guztiok apur bat emanda.
Kontaezinak eta antidemokratikoak izan dira bidean sahiestu behar izan ditugun oztopoak zein neurri errepresiboak:

  • ANVren siglapean aurkeztu ziren gure zinegotzien legez-kanporatzea.
  • Irizpide juridikoetan barik politikoetan hartutako erabaki haren ondorioz, gure zinegotziei, eta ondorioz herritarroi, hainbat eskubide murriztu zizkieten.

Baina ez dugu etsi. Udalean egin dugun lana ondo burutu dugu kalean bizi garelako, herrikideak entzuten dakigulako, edozertan laguntzeko beti prest gaudelako, bihotzak agintzen digulako.

behetik eta ezkerretik
Inurri lana izan da gure zinegotziena, gura baino gutxiago ezagutarazi duguna baina, bistan denez, larrabetzuarrek ondo estimatutakoa.
Gu behetik gatoz, herritik eta ezkerretik.

Goitik behera egituratzen diren botere organoak baino, gurago ditugu horizontalean eta askoren arteko parte hartzearekin garatzen diren bilguneak.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra bultzatu genuen SORTU LARRABETZU kontseiluan hasiera hasieratik frogatu genuen bazterketarik eta betorik gabeko udalgintza eta herrigintzaren aldekoak garela.

Larrabetzuarron etorkizunerako hain garrantzitsuak diren erabakiak adostasunik handienagaz hartzeko lan egin dugu eta aurrerantzean ere ziur gaude ereindako hazi horrek uzta itzela ekarriko digula. Marifeli, Juan Manuel, Maite eta Asier izan dira udala herrigintzarako bitarteko parebakoa izan daitekeela frogatzeko betebeharra hartu dutenak eta ederto baten demostratu dute egindako lana ez dela alferrekoa izan.

Euskal Herrian legez Larrabetzun ere, herritarrok aldaketa eskatu dugu, orain arteko politikagintzagaz nahikotuta gaudela adierazteko bozkatu dugu.

Zorionak Bildu!
Eta hauteskundeen emaitzak ikusita, larrabetzuarrak zoriontzea baino ez dagokigu. Zorionak BILDUren izenean aurkeztu diren emakume eta gizonei. BILDUk ezkertiar eta abertzaleen bozkak batu ditu politikagintza ulertzeko aldaketaren alde, Euskal Herriak arnasa legez behar duen aldaketaren alde. BILDUgaz  aldaketa etorriko da Larrabetzura,  eta orain larrabetzuar guztioi dagokigu, nork bere neurrian, geure ekarpena egitea.

Zorionak eta eskerrik asko

Zorionak eta eskerrik asko Marifeli

Zorionak eta eskerrik asko Juan Manuel

Zorionak eta eskerrik asko Maite

Zorionak eta eskerrik asko Asier

2003-2007 legegintzaldian PNVk ezker abertzaleko herritarrak udaletik baztertu izanari erantzunez,  oposizino suntsitzailea barik, oposizino eraikitzailea eta larrabetzuar guztien interesen aldekoa burutu dozuelako.

Udalaren funtzionamendu ilun eta herritarrengandik aparte egon dana aldatzeko oinarriak ipini dozuezelako.

Demokrazia parte hartzailea posible dala erakutsi deuskuzuelako

Legez kanporatu zaituzien arren, beharrean gogor segidu dozuelako

Udala herrigintzarako bitarteko itzela izan leikela frogatu dozuelako

2011ko aurrekontuak: Noiz emango dugu larrabetzuarrok gure iritzia?

Martxoan gagoz eta oraindik ez gara 2011ko aurrekontuei buruz eztabaidatzen hasi. Urteko aurrekontuak, urtea amaitu baino lehen onartu behar dira eta alkatetzan dagoenaren ardura da epe horiek beteko direla bermatzea. Alkatetzan dagoen alderdiarena da aurrekontuez eztabaidatzeko lehen proposamena aurkeztearen ardura. Alkatetzan dagoenarena da batzordeak sasoiz biltzeko deia luzatzeko ardura.

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak,  alkatetzan dagoen alderdiak ezer egiten ez zuela ikusita, 2010eko abenduaren sartu zuen udalean, 2011ko aurrekontuak herritarren iritziagaz batera adosteko honako proposamena:

2011ko aurrekontuak abenduan onartu behar genituela esan dugu udalean ordezkatuta gauden hiru talde politikook, baina berriro ere abendua joan da eta oraindik alkatetzaren lehen proposamenari begira gagoz.

Alkateari dagokio aurrekontuen zirriborroa egitea. Teknikoen laguntzaz urtean izango diren sarrerak aurreikusi eta horren arabera gastuen egoera  zelan geratzen den diseinatuta ekarri ostean hasten da aurrekontuak egiteko prozesua. Hilabete bat daroagu proposamen horren zain. Tartean ogasun batzordean hainbat lan aurreratu dugu:

Herritarren inkestaren emaitzak daukaguz eta horiek aintzat hartuta gastu arruntetan non eta zelan aurreztu erabaki dezakegu.

2010eko gastu-sarreren egoera aztertu dugu.

Industria-guneko lurraren salmentarekin ia bi miloi euro daukaguz inbertitzeko eta zein gastu izan daitekeen egoki eztabaidatu dugu.

Ezker abertzalearen ustez alkatetzaren  gestio desegokiaren erruz, berriro ere aurrekontuak burutzea atzeratu egin da. Ondorioz, ziurrenik, atzerapenak aurrekontuen  diseinurako herritarren parte hartzea galarazi edo murriztu egingo du.

Hauxe da aurrekontuak burutzeko herritarren parte hartzerako gure proposamena:

2011ko aurrekontuak auzolanean

Herritarron parte hartzea bultzatzeko prozedura proposamena Irakurtzen jarraitu

2011rako aurrekontuez

2011ko aurrekontuak abenduan onartu behar genituela esan dugu udalean ordezkatuta gauden hiru talde politikook, baina berriro ere abendua joan da eta oraindik alkatetzaren lehen proposamenari begira gagoz.

Alkateari dagokio aurrekontuen zirriborroa egitea. Teknikoen laguntzaz urtean izango diren sarrerak aurreikusi eta horren arabera gastuen egoera  zelan geratzen den diseinatuta ekarri ostean hasten da aurrekontuak egiteko prozesua. Hilabete  daroagu proposamen horren zain. Tartean ogasun batzordean hainbat lan aurreratu dugu:

  • Herritarren inkestaren emaitzak daukaguz eta horiek aintzat hartuta gastu arruntetan non eta zelan aurreztu erabaki dezakegu.
  • 2010eko gastu-sarreren egoera aztertu dugu.
  • Industria-guneko lurraren salmentarekin ia bi miloi euro daukaguz inbertitzeko eta zein gastu izan daitekeen egoki eztabaidatu dugu.

Ezker abertzalearen ustez alkatetzaren  gestio desegokiaren erruz, berriro ere aurrekontuak burutzea atzeratu egin da. Ondorioz, ziurrenik, atzerapenak aurrekontuen  diseinurako herritarren parte hartzea galarazi edo murriztu egingo du.

Hauxe da aurrekontuak burutzeko herritarren parte hartzerako gure proposamena:

2011ko aurrekontuak auzolanean

Herritarron parte hartzea bultzatzeko prozedura proposamena

Ogasun batzordeak

2010eko aurrekontuei buruz herritarren artean zabaldutako galdetegiaren emaitzak jakinarazi. Irakurtzen jarraitu

Txorierriko Mankomunitatearen 2011ko aurrekontuak

Maite Bilbao Garciak, Larrabetzuko udaleko ordezkariak, Txorierriko Mankomunitatearen 2011ko Aurrekontuen Proiektuari bere ezezko botoa ematen dio, honako arrazoi hauengatik:

*2011rako Mankomunitatearen  aurrekontuak   krisi ekonomiko baten erdian.

2008. urtean finantza-krisialdiaren ondorioak ekoizpen ekonomiari eragiten hasi zitzaion. Orduz geroztik, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa bortizki hondatu da, eta egoera konpondu ordez, larriagotzen ari da urtez urte.

Krisia langileok eta herri sektoreak pairatzen ari gara aspalditik, ez bankeroek ezta enpresariek ere. Ekonomia hazkunde garaian, sektore pribatua ere handituz joan zen, eta behin eta berriz egindako fiskaltasun eraldaketak errenta altuenen eta kapitalaren errenten presio fiskal txikiagotzeko helburuz egin dira.

Krisi hau sortu dutenak ez dira langileak izan, eta lanpostuak desagertu, soldatak jaitsi eta zerbitzuak gutxitzen zaizkigun bitartean, sektore finantzariora bideratzen dira laguntza handienak, beste guztion lepo.

Egoera honetan, Bizkaian toki erakundeetara bideratzen den  zerga bidez jasotakoaren zatia  gero eta txikiagoa da, nahiz eta udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak izan. Udal finantziazioa berez, ez-nahikoa zen eta orain egoera kaskartu baino ez da egin hartutako neurrien ondorioz.

Txorierriko udalen egoera ekonomikoa kezkagarria da: urtez urte jasotzen den diru kopurua txikiagoa da eta beharrak, aldiz, handiagoak.

Udalen sarrerak gutxitzea ez da krisiaren ondorio natural bat, zerga politika diseinatzen dituzten erakundeen ardura baizik. Toki erakundeek finantziazio duina behar dute.

*Zilegitasunik gabeko aurrekontuak Irakurtzen jarraitu

Larrabetzuko udalak araudia onartu du

Azaroaren 25eko udalbatzarrean, udalean gehiengoa osatzen dugun Ezker Abertzaleko eta EB/ARALAReko aldeko botoagaz,  Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartu zuen.Onartu dugun araudian, orain arte antolakuntzan eta funtzionamenduan lortu diren hobekuntzak erregulatu nahi izan dira. Udal politikan herritarren benetako parte hartzea gauzatzeko oraindik lan handia egin beharra dago. Berau apurka-apurka bideratu behar da eta bai geuk bai herritarrek, ekinez ikasten joan behar dugun gaia da. Onartu berri dugun araudia ez da aldaezina eta eguneroko funtzionamenduak erakutsita ezer aldatu behar bada, aldatu egingo dugu.Hauexek dira araututa gelditzen diren gai batzuk: -”Adskrizio politikobako” zinegotzien eskubideak bermatu egiten ditu: lokala eta baliabideak, batzordetako partaide izaten jarraitzea lehengo kopuru berberean…

-Legegintzaldi hasieran udal funtzionamendundu eta gestioaren gardentasuna  eta parte hartze eskubidea bermatzeko asmoz hainbat erabaki hartzea lortu genuen baina hauetako asko ez zeuden behar moduan ziurtatuta harik eta araudi baten finkatu arte:

Gobernu batzorde barik antolatzeko aukera (udalbatzan hartzen dira erabakiak)

Batzordeak herriari zabaltzea.

Plenoetan puntu bakoitzeko herritarrek iritzia azaltzeko eskubidea.

Aurrekontuak egiteko herriaren parte hartzea gauzatzea.

Talde politiko zein adskrizio politikobako zinegotziak lokala eta gitxiengo infraestruktura izateko eskubidea.

Inportantea da PNVren aldaketa gaiari buruz. Aurreko lanketa guztian posturak adosten eta behin betiko testua bideratuta onartzeko puntuan egon ziren. Argi geratu da ez dutela nahi aldaketarik eta eurengatik balitz dana lehengo moduan legokeela.

Reglamento_Orgánico_Larrab


 

 

 

Golf Artxanda konplexua: iruzur sozial, ekonomiko eta ingurumen mailakoa

Azaroaren 11ko udalbatzarrean onartu zen udal-adierazpeneko ondorioetarako heltzeko, Ezker Abertzaleak honako gogoetak egin zituen:

2002ko otsailaren 27an, Bizkaiko Foru Aldundiak, 538.519m2ko lur publikoa trukean eman zion Artxanda Golf, s.a enpresari. Nekazaritza eta basozaintzeko lurralde-plan sektorialaren arabera, lur horrek nekazaritza eta abelazkuntzarako balio estrategiko itzela zuen. Lur publikoa trukean ematea ezohiko prozedura da eta behar beste justifikatu ezean inolaz ere onartzen ez dena ( 1/1989 Foru Araua 34.art). Halandaze, argi dago Artxanda Golf, S.A enpresari emandako esleipena zuzena bezain ezkutukoa izan zela.

2002ko urtarrilaren 25ean, Larrabetzuko udalak Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egitea erabaki zuen. Aldaketa hori Golf Artxanda, S.A enpresako sustatzaileek eskatu zuten golf zelaia eta beronegaz batera hotela edo bizileku komunitarioa eraikitzeko erraztasun gehiago izateko. Behin betiko onespena 2003ko urtarrilaren 31an eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak.

Golf zelaiek jendartean, ekonomian eta ingurugiroan eragiten dituzten kalteak eta herritarren artean sortzen duten ezinegona kontua hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak zein Larrabetzuko udalak, euren jokabidea zuritu guran, Golf Artxanda konplexua “ herritarron onurarako eta jendartearen interesekotzat” zela argudiatu zuten. Horrela kalifikatuta, gure Arau Subsidiarioak aldatu eta honako izendapena eman zioten: kirol-ekipamendu pribatuen sistema orokorra. Horrela izendatuta, erabilera pribatua eta dirua irabaztea beste asmorik ez duen instalazioak erabilera publikokoak diren beste batzuekaz berdintzen da, hala nola, frontoiagaz, Aretxabalagane errekagaz, medikuaren kontsultategiagaz edota herriko plazagaz. Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.