Filed under Hezkuntza

Goizean lanera eta arrastian Bilbora


Euskal egutegia gauzatu behar dogu euskaldunok.
Eta gaurkoan, herri eskolak, lantokietan lana, eztabaida politikoa eta Hispanitateari uko egitea tokatzen da.
Arrastian baina, martxa zaratatsua Bilbon. Geuk be, hara joan beharko dogu, Euskal Herriak Independentzia aldarrikatzen duela esatera.

Laburpen hitzak , , , ,

Kirol eta kultura elkarteentzako dirulaguntzak

  • 2010ean jasotako diru-laguntzen justifikazioa:

2010ean burututako euskara, kultura, hezkuntza eta kirol arloko ekintzen udal diru-laguntzen justifikazioa aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da. Horra bete beharreko eranskina: Justifikazinoa

  • 2011rako egitasmoak:

2011rako diru-laguntza eskaerak egiteko epea martxoaren 15ean amaituko da urte osorako egitasmoa aurkeztuko dutenentzat.

Horrez gain, aukera dago egitasmoa burutu baino bi hilabete lehenago ere diru-laguntza eskatzea.

Horra betebeharrekoak:

Eskaera

Memoria idatziaren jarraibideak

Edozein zalantza izanez gero, jo udaleko Kultura Batzordera edota liburutegian dagoen arduradunarengana.

Larrabetzuko eskolak BERRIAn

Pasadan barikuko BERRIAn irakurri ahal izan genuen erreportai bat Larrabetzuko eskoletako komedoreari buruz:

PDF-a irakurtzeko egin klick hemen.

3. orrialdean.

 

Laburpen hitzak

Eskola kontseilua eta gurasoen asanblada

Duela bi aste burututako Eskola kontseiluan berbagai izan zen eskolarako Arautegi edo ROF dela-eta, Larrabetzuko udalaren ordezkaria den EB/ARALAReko zinegotziak ez zuenez Larrabetzuko Ezker Abertzalearen iritzia mahai-gaineratu, ohar hau jakinaraztea ebatzi dugu:

Larrabetzuko Ezker Abertzaleko kideak:

- Gurasoen asanbladak bere autonomia mantentzearen aldekoak gara.

- Gurasoen asanbladak bere funtzionamenduari eta izaerari buruzko erabakiak inolako injerentzia barik hartzearen aldekoak gara.

- Erabakiak elkarri entzunda hartzearen aldekoak gara. Asanbladetan sinesten dugu. Herritarrok batak besteari entzutearen aldekoak gara, iritziak errespetuz trukatzearen aldekoak gara .

- Gure ustean, elkarri entzun eta erabakiak elkarrekin hartzeko kultura bultzatu eta errotzen ez bada nekez lortuko dugu herri bat, komunitate batu bat osatzea.

- Pertsona helduak gara argudio ezberdinak entzun eta zeinegaz egiten dugun bat erabakitzeko.

LARRABETZUKO SUKALDEAN BERTOKO PRODUKTUAK

ARGIA astekariaren interneteko atarian leidu dogu

Horra PDFa:autogestioa-jangelan

Bitartean EAEko kudeaketa zuzeneko eskola jangeletan astean bi egunetan greba egingo dute

Aurtengo legegintzaldian jantokien gestioa birplanteatzea eskatu du Gurasoen Elkarteak (EHIGE). Legez eskolak derrigortuta daude cateringa erabiltzera. Horren aurrean, Larrabetzuko eskolak erabaki zuen autogestioari heltzea. Mezua argia da: eskolak aukeratu behar du cateringa edo bertako sukaldea nahi duen. Ez da eredu bat bestea baino garestiago.

Larrabetzuko eskolara jo dugu bazkalorduan: 2 urteko haurrak ilaran sartu dira jantokira, aurrekoari mantalatik helduta kantari. Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.