Bigarren urtez antolatu du Uritarra futbol eskolak nazioarteko futbol 7 txapelketa. Helburuen artean, elkartasuna eta talde lana sustatzea dute helburu. Iaz bildutako dirua ASPANOVAS elkarteari bideratu bazioten, aurten GURE SEÑEAK elkartek jaso du elkartasun keinua.
Uritarra futbol eskolakoak udalean kirola ardura duten zinegotziakaz batzartu, honako dirulaguntza esleitzea erabaki zuten:
Udalak, zapatuan, ekipoentzat frontoian egingo den bazkarirako (220 umeentzat) eta eskolako aterpean egingo den herri bazkaria egiteko behar diren mahaiak eta aulkiak alokatzea bere gain hartuko luke. Guztira 350 pertsonentzat mahai eta aulkiak. Atxikitutako dokumentuan aurrekontua bialduten dotsuet. Onartu doguna montaje gabekoa da. Hau da, 467.50€koa (BEZa kanpo) da. Larrabetzu Futbol Taldea Mastersilla


