Filed under Kultura

Goizean lanera eta arrastian Bilbora


Euskal egutegia gauzatu behar dogu euskaldunok.
Eta gaurkoan, herri eskolak, lantokietan lana, eztabaida politikoa eta Hispanitateari uko egitea tokatzen da.
Arrastian baina, martxa zaratatsua Bilbon. Geuk be, hara joan beharko dogu, Euskal Herriak Independentzia aldarrikatzen duela esatera.

Laburpen hitzak , , , ,

Kirol eta kultura elkarteentzako 2011ko dirulaguntzak

Honek dira, dirulaguntzetara aurkeztu diren kultura eta kirol elkarteei esleitu zaizkien dirulaguntzak:

Kirola

Igertu ( Larrabetzu Racin: 1571,10

Uritarra: 5.567,70

Olarreta pilota eskola: 2.575

Mikel Artetxe txirrindulari elkartea: 3.511,10

Izar Argia: 4.239,70

Kultura

Itallen Bertso-Eskola: 1.878,40

Txinpasmendi guraso elkartea: 4.337,20

Gaztelumendi: 2.844,70

Bizirik dauen herria luzaroan bizi daitela

Baten baino gehiagotan azpimarratu dogu, adibideak askotan emongo doguz. Gure herria bizi bizia da, bizi bizirik dau eta luzaroan bizi gura dau.

Eguerdiko 12:00etan KORRIKA TXIKIA

Arrastiko 18:00etan Bizifesta Txispamendi guraso elkarteak antolatuta

Gaueko 22:30ean bertso-reggae-rap HORI BAIek eta Larrabetzuko Korrika batzordeak antolatuta.

Nork dino herria geldi dauela? Nork dino herri paralizatuta dagoala? Nork dino Larrabetzun ez dala ezer egiten?

Laburpen hitzak , , , ,

Gazteria, Kirola, Kultura eta zerbitzu sozialak. Zer deritzozu?

Herri programa osatzen gabiz. Herritarron iritzia behar beharrezkoa da. Ezker abertzaleak baditu proposamenak, baditu asmo barriak Larrabetzurako.

  • Eta zuk, zer deritzezu?

Gazteria eta autogestioa, Multikirola, euskal kulturaren transmisioa, zerbitzu sozialak bermatzea… dira gure proposamenak. Herritarren gogoa, iritzia batzen ari gara orain.

zure ahotsa, gure hitza BIDEOAK >

Laburpen hitzak , , , ,

Kirol eta kultura elkarteentzako dirulaguntzak

  • 2010ean jasotako diru-laguntzen justifikazioa:

2010ean burututako euskara, kultura, hezkuntza eta kirol arloko ekintzen udal diru-laguntzen justifikazioa aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da. Horra bete beharreko eranskina: Justifikazinoa

  • 2011rako egitasmoak:

2011rako diru-laguntza eskaerak egiteko epea martxoaren 15ean amaituko da urte osorako egitasmoa aurkeztuko dutenentzat.

Horrez gain, aukera dago egitasmoa burutu baino bi hilabete lehenago ere diru-laguntza eskatzea.

Horra betebeharrekoak:

Eskaera

Memoria idatziaren jarraibideak

Edozein zalantza izanez gero, jo udaleko Kultura Batzordera edota liburutegian dagoen arduradunarengana.

Liburuaren Nazioarteko Eguna: Angulerin 19:00etan

Antolatzaileek jakinarazo doskue:

Munduan beste leku askotan lez, Larrabetzun be ospatuko dogu Liburuaren Nazioarteko Eguna.

Ekainaren 4,5 eta 6an Larrabetzun burutuko diren LITERATURIA 1111 jardunaldien egitarauagaz bat eginda, gaur, 19:00etan Angulerin, ekitalditxoa burutuko da.

www.larrabetzu.org/literaturia

NAZIOARTEKO HAUR LIBURUAREN EGUNA eta LITERATURIA 2010

Gaur NAZIOARTEKO HAUR LIBURUAREN EGUNA ospatuko deurie gure eskolako umeek.

Angulerin eta 12:00etatik aurrera,  Toti Martinez de Lezeak manifestua leiduko deu. Ostean, Antzokiko istorioak ikuskizuna eskainiko deutsie.

Arrastien, 16:30etatik 19:30era bitartean, Liburuaren historia erakusketa ikusgai egongo da Angulerin.

Bestalde, ekainaren 4,5 eta 6an Larrabetzun burutuko direzen LITERATURIA mila irakurle eta hamaika gehiago jardunaldiekaz bat eginda, YOLANDA ARRIETA idazleak idazketa tailerra arteztuko deu gure eskolako 5. mailako umeentzako.

ANTOLATZAILEAK: LITERATURIA 2010 eta Larrabetzuko udala

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.