Filed under Plan Orokorra- Herritarron parte hartzea

Hartu zure lekua, parte hartu


dalbatza berria sortu zenetik 100 egun pasa direnean uste dugu oso garrantzitsu ikusten dituen hiru gairen inguruko argibideak emateko une egokia dela. Beraz, gonbidatu gura zaituztegu antolatu dugun herri batzarrera gure azalpenak entzun eta gura dituzun ekarpenak egiteko. Gai bakoitzak 15 minutuko azalpena eta hiritarrek nahi dituzten galderak, ekarpenak, iradokizunak eta abar planteatzeko beste 15 minutuko tarte bat izango ditu.

Zuen blogean kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke.
Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa.
Eskerrik asko
hartu zure lekua
Mariasun Gaztelu
Larrabetzuko alkatea
larrabetzuko-udala.com

Laburpen hitzak , , , ,

Hirigintzari buruzko egiak

HAPN ( Hiri Antolamendurako Plan Nagusia ) aipatzen duen bakoitzean, Larrabetzuko PNVko zuzendaritzak, bere komunikazio iturri ofizial zein sokakoen bitartez, Larrabetzuko hirigintzari buruzko gezurrak  zabaldu ditu. Gaur gaurkoz ez du proposamen bakarra egin, ez bada legegintzaldi honen hasieran, udalean eta herrian gehiengoa osatzen dugunok atzera bota genuen Plan Orokorra. Larrabetzuko PNVko zuzendaritzak, ezelango proposamenik ez egiteaz gain, Larrabetzuko hirigintzari buruzko gezurrak zabaltzeaz gain, Ezker Abertzalearen zein EB-Aralaren  kontra jo du, esanez, oztopoak baino ez ditugula jartzen eta herria gure erruagatik “geldi” dagoela. Baina zein da errealitatea?

Oztopoak jartzea aurpegiratu digute PNVkoek udalean eta herrian gehiengoa garen oposiziokoei. Hasteko, larrabetzuarrek argi eta garbi jakin behar dute: HAPN landu duen Hirigintza Kontseiluan ( SORTU Larrabetzu) hartutako erabaki guztiak betetzen direla ziurtatzea alkatearen ardura da. Hirigintza Kontseiluak hartutako hainbat eta hainbat erabaki berandu gauzatu dira PNVko alkatearen aitzakia, gaitasun eza edota ardurabakokeriagatik. Ezker Abertzaleko kideontzat HAPNa sano da garrantzitsua. Gure ustean, HAPNk lurraldearen kudeaketa arrazoizkoa eta orekatua izatea bideratu behar du eta lurraldeak jada dituen ondareei kalterik ez egitea bermatu behar du. Ezker Abertzaleko kideok HAPNk oinarri horiek jaso ditzan lan egiten gabiz.

Herria “ geldi” egotearen errua ere, udalean zein herrian gehiengoa osatzen dugun oposizioko alderdiona dela dio Larrabetzuko PNVko zuzendaritzak. Antza zuzendaritzako kide horiek ez dira Larrabetzun bizi eta ez dakite zenbat ekitaldi antolatzen diren herrian, zelango kultur eskaintza dagoen, zenbat kirol egiten den, zer lan itzela egiten ari diren eskolaren inguruan, ze giro ederra dagoen asteburuetan, ze parte hartzaileak garen larrabetzuarrak… Herria geldi dagoela? Esatea ere!

PNVko zuzendaritzakoentzat herria “paralizatuta” dago ez delako eraikitzen. Baina zergatik ez da eraikitzen Larrabetzun?

Honezkero arrazoiak ezagunak dira: Etxebizitzaren gaineko fiskalitateak, interes tipo baxuek, maileguen ugaritzeak eta prezioei ezelango neurririk ezarri ez zien politikak “higiezinen burbuja” deritzona erraztu eta faltsua zen aberastasunaren mezua zabaldu zuten. Horrek, mugarik gabeko espekulazioa ekarri zuen eta herritarrok ere, etxebizitzak espekulaziorako erostera bultzatu gintuzten. Ondorioz, eraikuntza sektorea neurri eta zentzu barik hasi zen baita etxebizitzen prezioa ere. Gaur egun nazioartekoa den krisi ekonomiko-finantzieroak eraikuntza sektorea kaltetu du gehien. Gaur egun etxebizitza stock itzela dago, milaka eta milaka dira saldu ezinik dagozen etxebizitzak, eta noski, inork ez du etxebizitza berririk eraiki gura. Larrabetzu ez da salbuespena.

Larrabetzun, oraindik indarrean dagozen Arau Subsidiarioen arabera, 98 etxebizitza berri eraiki daitezke:

► 1.2. U.E Gaztelumendi kalea 25 etxebizitza
► 1.3: U.E Gaztelumendi kalea 15 etxebizitza
► 4.1: U.E Calle Mikel Zarate (Serran aurrean) 8 etxebizitza
► 4.5: U.E Zubitalde (Sindikatua-Jaor) 15 etxebizitza
► 5.4: U.E Calle Andra Mari (Haurreskolaren alboan) 8 etxebizitza
►10.1: U.E Goikola 19 etxebizitza
►11.1: U.E Elizalde (Estankoaren alboan) 8 etxebizitza

Horiez gain, Elizalde ostean dagoen 11.2 U.Ean lau etxebizitza berri eraikitzen ari dira.

2007ko hasieran, PNVko zuzendaritzak behin eta berriro esan zuen 4.5, 10.1, 11.1 y 11.2  egikaritze-unitateak ez zirela kontuan hartuko gerora atzera bota genuen Plan Orokorrean, ordurako, Plana onartzerako, eraikita egongo zirelako. Ostera, lau urteren ostean, egia bakarra da Elizaldeko 11.2 U.Eko lanak baino ez direla hasi, besteetan ez da adreilu bakarra ipini. Zergatik? Konstruktoreek ez dakitelako salduko dituzten.

Asilietan beste hainbeste gertatu da. Ezker Abertzalea udaletik kanpo eta PNV gehiengo ez demokratikoarekin udalean egon zen aurreko legegintzaldian, familia bakarreko bi etxebizitza eraikitzen hasi hasi ziren, baina gaur egun geldi dagoz konstruktoreek ez dutelako aurrera egiteko asmorik.

Egin barik dagozen etxebizitzak ez dira eraiki konstruktoreek ez dutelako gura  gaur egungo higiezinen merkatua dagoen moduan egonda, ez luketelako erosle segururik izango. Ezker Abertzaleak ez du zerikusirik.

Urbanismo en Larrabetzu. La realidad responde a la difamacion

FALSEANDO LA REALIDAD URBANISTICA

Han sido numerosas las ocasiones en que el PNV, en sus medios oficiales y afines, se ha referido a la situación del Plan General de Ordenación Urbana, no en plan propositivo (todavía no ha emitido propuesta alguna de contenido), sino todo lo contrario, para aprovechar la ocasión y, falseando completamente la realidad, atacar a la izquierda abertzale, y en menor medida a EB-Aralar, acusándonos de estar causando retrasos deliberados en su tramitación, además de poner obstáculos y, en consecuencia, de tener el pueblo paralizado, evidenciándose esta circunstancia en la situación de estancamiento de la construcción en nuestro municipio.

Propaganda barata mediante mentiras palmarias, como vamos a ver. A la acusación de retraso nos referiremos más profundamente en una próxima ocasión. Ahora solo mencionar que la potestad de ejecutar las decisiones adoptadas por el pleno o el Consejo Sectorial de Urbanismo está en manos del PNV mediante el alcalde. Y han sido numerosas las decisiones adoptadas sobre las que se ha demorado su ejecución mediante maniobras dilatorias, falta de diligencia o simple desinterés de la alcaldía. La izquierda abertzale mediante la tramitación responsable del PGOU está tratando de poner las bases para una gestión prudente del territorio que evite un daño irreversible en los elementos patrimoniales que lo conforman. Ese es su único interés. Y en ese contexto la participación tiene un valor extraordinario.

A la acusación de tener la construcción paralizada nos vamos a referir a continuación.

Es de sobra conocido que el tratamiento fiscal de la vivienda, los bajos tipos de interés, la expansión del crédito y la falta de una política de contención de precios, entre otras razones, favorecieron la burbuja inmobiliaria y crearon un falso “efecto riqueza” alimentado con la promesa de una especulación sin límites que animaba a la gente a comprar vivienda no solamente fundamentado en una necesidad sino también con intenciones especulativas.

Esta demanda llevó a un crecimiento desaforado de la construcción. Esta situación ha conducido a que el coste de las viviendas esté muy por encima de su valor real. La crisis económico – financiera internacional y el consiguiente pinchazo de la burbuja inmobiliaria además del importantísimo stock de viviendas existente ha implicado que la construcción de viviendas se haya  paralizado casi por completo. A esta situación no es ajeno el municipio de Larrabetzu, constituyendo el único motivo por el que no se construye. En Larrabetzu, de acuerdo con las Normas Subsidiarias vigentes todavía se pueden construir 98 viviendas (incluido el coeficiente de esponjamiento). Son las siguientes:

 

► U.E.1.2: Calle Gaztelumendi (frenta a edificio de torres) 25 viviendas
► U.E.1.3: Calle Gaztelumendi (frenta a edificio de torres) 15 viviendas
► U.E.4.1: Calle Mikel Zarate (frente a Sierra) 8 viviendas
► U.E.4.5: Zubitalde (Sindicato-Jaor) 15 viviendas
► U.E.5.4: Calle Andra Mari (al lado de Haurreskola) 8 viviendas
► U.E.10.1: Goikola 19 viviendas
► U.E.11.1: Elizalde (al lado del estanco) 8 viviendas

Además tenemos la U.E. 11.2 en Elizalde (detrás de la iglesia), actualmente en ejecución de cuatro viviendas.

Cuando a principios de 2007 el PNV aprobó el PGOU, posteriormente revocado por la corporación actual, sostuvo que las viviendas de las Unidades de Ejecución 4.5, 10.1, 11.1 y 11.2 no computaban en la cuantificación de viviendas ofertadas en el Plan porque para entonces ya se habían iniciado los actos de gestión tendentes a su ejecución. Resulta que después de cuatro años, a excepción de la U.E. 11.2, no se ha movido una sola palada de tierra en ninguna de ellas por el único motivo de la falta de expectativa de ventas como consecuencia de la crisis. Otro tanto podemos decir de las dos viviendas unifamiliares del núcleo de Asilieta cuya construcción se inició en la legislatura anterior y en la actualidad están paralizadas por no interesarle al promotor su construcción en este momento.

No hay impedimentos para ejecutar las viviendas relacionadas, y si no se hace es porque a los respectivos promotores no les interesa dada la situación actual del mercado inmobiliario y no porque la izquierda abertzale esté paralizando nada. Por tanto, no estaría de más que el PNV deje a un lado sus fobias, analice la realidad, la describa con objetividad y haga propuestas provechosas para la reflexión individual y colectiva.

 

[esan Larrabetzu] Otsaileko aldizkaria kalean

PLAN OROKORRAri buruzko aldizkaria. Hemen irakurri ahal dozuz ezker abertzalearen  proposamen zehatzak.

Laburpen hitzak ,

PGOU: 200 nuevas viviendas son suficientes

¿ Cuáles son los objetivos que se desean conseguir con la revisión de la planificación?

¿qué modelo socio territorial y económico queremos para nuestro municipio?

El ayuntamiento de Larrabetzu para llenar de contenido la respuesta a estas preguntas apuesta por la elaboración de un PGOU donde prevaleciera la opinión y el deseo de los vecinos, donde estos fueran los verdaderos actores en la confección y configuración de nuestro municipio. Para ello puso en marcha un proceso participativo. La participación de la ciudadanía consciente y sensible que siente como propia la construcción del entorno garantiza que la planificación se ajuste a unos parámetros de respeto ambiental, cultural e histórico. Y así ha sido. Irakurtzen jarraitu

HAPN: 200 etxebizitza berri nahikoa dira

Parte-hartze prozesuaren ondorioen txostenean argi bereizten dira plan berriak lur-okupazioari eta hazkundeari begira  lortu beharreko helburuak:

  • Nekazaritza bultzatu. Lursail libreak bereziki erabili lehenengo sektorea indartuz.
  • Planaren indarraldian, eraikitakoa gaur egungo biztanle kopurua mantentzen laguntzeko bide izan daitela. Erantzun honekin ulertzen da eraikitako etxebizitza kopurua batezbesteko famili tamainaren txikitzearen ondorioz sortutako beharrizanak asetzeko izan behar duela.
  • Herritarren iritziz, zortzi urte barru biztanle kopurua 2000 inguruan egonkortu beharko litzateke..
  • Hutsik dauden etxebizitzei aparteko zerga bat ezarri. Erantzun honek etxebizitza hutsen merkaturatzearen nahia adierazten du modu honetan lurraren okupazioa saihestuz.
  • Lonjak etxebizitzak bihurtu. Eraikitako ondarearen gaineko jarduketaren alde egiten da.

Larrabetzuko biztanleriak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du. Irakurtzen jarraitu

HAPN: Estudiok K enpresak aurkeztutako abantzeari buruzko gogoetak ( II)

ESTUDIO K enpresak aurkeztu digun hirugarren dokumentua, Abantzea, Kategorizazio Irizpideak eta Helburuak, 2010eko abenduan aurkeztu zen, behin-betiko bezala.

Lau alternatiba planteatzen ditu:

·       A Alternatiba: Etxebizitzen barne beharrizanak zehazterakoan hazkunde begetatiboa du kontutan (jaiotzak – heriotzak). Horrela, momentuko 1.960ko biztanle kopurua eta 2019rako 1.979koa kontuan izanda, egiten duen eskaintza errezidentziala gehieneko 650 eta gutxieneko 306 etxebizitzen tartean kokatzen du, 319 etxebizitzako aukera eginez, onartezina den dentsitate baxukoak (23 etxebizitza hektareako). Honek izugarrizko lurraren okupazioa suposatzen du: 100.673 m² proposamen berrikoak + 34.709 m² exekutatu barik daudenak oraingo arauetan.

  • B Alternatiba: Ados Consultinek egindako inkestan oinarritzen dela dio. Gaur egungo 1.960 biztanle eta 2019 urtean 2.107 biztanleko kopuruentzat, gehienezko-gutxieneko 811–461 etxebizitzetako tartea planteatzen du eta 531 etxebizitzaren aukera egiten du. Okupatutako lurraren neurria: 146.736 m² da (proposamen berriarentzat 112.027 m² + 34.709 m² oraingo Arau Subsidiarioetan garatu gabe daudenena).
  • C Alternatiba: Azken 12 urteetako biztanleriaren eboluzioa hartzen du kontuan. Momentuko 1.960 biztanleko kopurua eta 2019 urterako 2.212korako gehienezko-gutxieneko 939-589 etxebizitzetako tartea aurkezten du, eta 696 etxebizitzako aukera egiten du. Lurzorua guztira 192.170 m² (157.461 m² aukera berrirako + 34.709 m² aurretik datozenentzako).
  • D Alternatiba: Azken 10 urteetako biztanleriaren eboluzioa kontuan hartuta, oraingo 1.960 eta 2019rako 2.290 biztanle, 1.033-683ren tartean, 870 etxebizitzen aukera egiten du. Okupatuko lukeen lurra 239.019 m² dira (204.310 m² proposamen berrirako + 34.709 m² oraingo Arau Subsidiarioetan egin barik daudenak)

Emandako alternatiba guztietan urtemugarako proposatzen diren etxebizitza kopuruen eta biztanle kopuruen artean ez dago proportzionaltasun arrazionalik. Ez da behar horrenbeste etxebizitza. Plan Orokorraren abantzerako dokumentuan ezarri diren neurri bako etxebizitza kopuruak, hutsik daudenekin eta eraikita dagoen patrimonioan egin daitezkeenekin, herria bikoiztu egingo litzateke. Neurri bako hazkunde urbanistikoak lurra suntsitzea dakar, lurrari loturiko jarduera desartikulatzea, lotura sozialak eta komunitarioak galtzea, hau da, udalerriaren ezaugarri identitarioak galtzea. Planifikazioak errealitatearen aurre-ezagutzan du bere oinarria eta ezagutza horren araberako eta lortu nahi diren helburuen araberako beharrizanen aurreikuspenak  egin beharko ditu.

 

Hiri Antolamendurako Plan Nagusia: Kontseiluari buruzko gogoeta

Ez da erreza  gaur egun bizi dugun sistemaren azpikerietan ez jaustea. Sasi-demokrazia honetako  agintariek eskura dituzten estrategia eta baliabide guztiak erabiliz (komunikabideak,…)  posiblea zer den eta zer ez inposatu gura digute eta jendartea osatzen dugun norbanakoak gerriko estu batean itotzen gaituzte. Sistema honen helburuetariko bat jendartea  geldiaraztea da, lokartzea, mutu bihurtzea, iritzirik emateko aukera barik uztea, jendarte indibidualistagoa sortzea, erabakien aurrean eztabaida soziala etetea,… Eta konturatu barik iritzia emateko, parte -hartzeko  aukera bakarra hauteskundeak bilakatzen dira, baldin eta estatu demokratiko bati buruz mintzatzen bagara. Ezkerreko ikuspegitik hau onartezina da.

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak, PNV-k 2007an onartutako Hiri Antolamendurako Plan Nagusia  EB-Aralarrekin batera atzera bota zuenean eta Hirigintza Kontseilua sortzeko proposamena egin zuenean, beste gauza batzuen artean,gerriko estu honen kontrako jarrera adierazi nahi zuen. Herriaren etorkizuna herritarren eskuetan jarri nahi genuen eta gauzak hórrela  Kontseilua  sortu eta oraindik amaitu ez den ibilbide luzea hasi genuen. Helburua, garbi: Larrabetzu larrabetzuarrekin egitea. Irakurtzen jarraitu

Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Abantzeari buruzko gogoetak ( I )

“Estudio K” enpresari  Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) erredakzio lana adjudikatu zitzaion, eta 2010eko irailaz geroztik horri dagokion Abantzearen elaborazio lanetan murgilduta gaude. Hirigintzako Kontseilu Sektorialak, Estudio K enpresarekin, aurkeztu duten hirigintza eredua aztertzeko egin dituen bileretan, eztabaida gehien sortzen duena planteatzen den etxebizitzen hazkundea da, berau, barne beharrizanei erantzuteko oso puztua eta proportzio-gabea delako. Horri gehitu egin behar diogu PTPak  kanpotik etor daitekeen jendearentzat egiten duen eskaintza oparoa.

Enpresa honek, orain arte, 3 dokumentu aurkeztu ditu: Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriak Bere Eskolaren batzar irekia: Larrabetzurako baliogarriak izan daitezkeen ekarpenak

Euskal Herriak Bere Eskolak gonbitea luzatu digu.

Larrabetzurako oso baliagarriak izan daitezkeen proposamenak aurkeztuko direnez, hezkuntzan lanean zabizien guztioi deia luzatu gura dizuegu batzarrera joan zaitezien eta proposamenok Larrabetzura ekar dagizuezan.

Kaixo lagun!!

Iazko ikasturteari segida emanez, aurtengoan ere Batzar Irekia egingo da. Bertan, azken ikasturtean Hezkuntza Mugimenduaren baitan emandako hausnarketa aurkeztu eta honen filosofiari jarraiki, herriz herri zein ikasetxez ikastetxe hezkuntza arloan eman diren esperientzia esperdinak aurkeztuko ditugu. Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.