Martxoaren 31an burututako udalbatzarretik, honako bi gaiok aipatu gura ditugu:
- HAPN ( Hiri Antolamendurako Plan Nagusia) : Otsaileko udalbatzarrean erabaki genuena eztabaidatu zen PNVk ez baitzuen onartu udalaren gehiengoak erabakitakoa ( abantzean 0 alternatiba, 200 etxebizitza alternatiba, D alternatiba kentzea) eta Beristain abokatuari txosten juridikoa eskatu baitzion ( Beristain bera eta semea ESTUDIO K enpresarentzat ari dira lanean) . Hau da, abantzearen barruan sartzea edo anexo moduan eranztea.
Gogoratu dezagun ESTUDIO K enpresak aldaketa horiek egiteagatik 19.000 € eta hilabete bateko epea eskatzen dituela. Hori eskatzea, enpresaren txantaia maniobra hutsa da: Alde batetik, planteatzen zaizkien aldaketak egiteko, hilabetea baino askoz gutxiago behar delako eta bestetik, diru aldetik, proposamenaren %10 gehitzea astakeria delako. Zer egin du ESTUDIO K? Ezinezkoa eskatu. Zergatik? PNVko alkateak erantzun dezala. ESTUDIO K enpresak elkarlana baino oztopoak gurago dituenez, abantzea idazteko lehiaketarako aurkeztu zuen eskaintza aztertzea erabaki genuen eta konturatu ginen eskeintzan, ESTUDIO K-k argi esaten zuela abantzea erredaktatzeko behar ziren aldaketak guztiak egingo zituela, Udalak abantzerako dokumentua onartu arte. Hauxe berbarik berba ESTUDIO K-ren eskaintzak dioena: “El documento definitivo se presentará a la Administración, quien emitirá un informe con los aspectos a modificar o corregir. En el caso de que de que así lo requiera, se deberá rehacer el avance hasta cumplir todos los requisitos………..”
Halandaze, ESTUDIO K enpresak eta PNVk, otsaileko udalbatzarrean gehiengoak erabakitako onartu beharko luketela uste dugu.
Hala ere, martxoko udalbatzarrean hauxe erabaki genuen: Idazkariek pliegoa (kontratua) eta Estudio K-K aurkeztutako eskaintza aztertuko dituzte eta guzti hau argitzeko, datorren eguenerako batzarra burutuko dugu enpresarekin.
Udalaren gehiengoa torturaren aurka.
- Ezker Abertzalekook aurkeztutako torturaren kontrako mozioa eztabaidatu genuen. EB-Aralarrekoen eskariz, lehenengo puntuan aldaketa bat egitea onartu genuen. Tortura berbagai izan genuen aurreko udalbatzarrean egin genuen bezalaxe, Gernikako akordioaren puntu bat sartuta, udalean gehiengoa garenok, mozioa onartu egin genuen.
Mozioa T.A.Tri eta espainiako gobernuaren ordezkaritzari bidaliko diogu.
PNVk kontra bozkatu zuen.
MOZIOA
LARRABETZU herriko UDALBATZAK, Madrilgo Entzutegi Nazionalaren aginduz buruturiko azken operazioetan, atxilotuak eta inkomunikatuak izan diren herritarren tortura salaketen aurrean, ERABAKITZEN DU:
1.Giza eskubideekin, indarkeria behin betirako baztertzearekin eta bakearekin udalak hartutako konpromezua berresten dogularik eta konponbide demokratikoa ahalbidetuko duen prozesu baten alde lanean jarraitzeko asmoz beharrezkoa deritzogu atxiloketa eta torturaren bidearekin amaitzea.
2. Gobernu espainolari zein Gobernu frantsesari, gatazkaren konponketaren bidean urratsak eman ditzaten eskatzen diegu. Mantentzen duten politika errepresiboa alboratuz, bake eta demokrazia eszenatoki batera iristeko urrats zehatzak eman ditzaten eskatzen dugu. Eskaera irmoa egin nahi diegu darabilten politika errepresiboa alboratzeko, helburu politiko garbiekin buruturiko atxiloketak, euro aginduak eta Tortura alboratzeko. Irakurtzen jarraitu →