Filed under udaletxea

Mankomunitateari eskatu,…. ta 4 hila bete ta erdi beranduago ezer ez!

2009ko Uztailaren 30ean Mankomunitateari honakoa eskatzea erabaki zuen Larrabetzuko Plenoak :

  1. Mankomunitatearen batzorde guztien deialdi eta akten idatzizko kopia bidaltzea Larrabetzuko udalera, zein mankomunitatearen pean dauden erakundeenak ere, hau da, Behargintza eta Udal Euskaltegiarenak.
  2. Akta hauen kopia digitala ere bidaltzea.
  3. Mankomunitate mailan hartzen diren erabakiak, bereziki herriaren aurrekontuetan zein antolaketan eragina izango dutenak, aldez aurretiaz udalean bertan debatitzeko aukera izatea. Hortarako beharrezkoa den materiala udalera bidaliz.  Honek arrazoizko epeak markatzea ere eskatzen du.

Hona hemen, eskaera horrekin gertatu dena.

  • Uztailaren 30ean Plenoak onartu,
  • bi hilabete beranduago, Irailaren 30ean Larrabetzuko udaletik irten, eta
  • beste hilabete eta erdi beranduago, Azaroaren 11an Txorierriko Mankomunitatera heldu.

Atera kontuak: 4 hilabete eta erdi, Larrabetzutik Deriora joateko.

Noren ardura?

Bitartean eskatutako dokumentazio hori udalera heldu gabe oraindik.

Eta orain zer?

Mankomunitateak, beste horrenbeste beharko du eskatu zaiona bete arte?

Honi eraginkortasuna deituko diote gero.

Eskaera horren arrazoiak egun horretako aktan  100. puntuan irakur daitezke:

http://www.larrabetzuko-udala.com/modules.php?name=Urbanismo&op=urbanismo2&id=106

Laburpen hitzak
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.