Egin dezagun bidea

Bizkaiko aizkolari txapelketan, aizkolariak euskal presoak Euskal Herriratzearen alde agertu ziren zapatu iluntzean.


Domeka eguerdian jendeak datorren urtarrilaren 7ko manifestazioaren aldeko atxikimendua agertzeko aukera euki zuen.

presoen eskubideen aldeko sinadura bilketa

 

Era berean, kontzentrazio handia egin zen Andra Mari kalean.

 

Laburpen hitzak , , , ,

Azken plenoa eta onartutako mozioak

bildu.info/larrabetzu-n irakurri ahal dogu azken plenoaren balorazioa.

 BILDUk aurkeztu eta onartua izan zen  mozioa  Udaleko web gunean eskegita dau.

Beste urte batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Larrabetzuko Udalak biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.

2011a hasi zenetik 7 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta milaka dira komunikabideen bitartez jasotzen ditugun kasuen berri . Eraso sexisten inguruko gertakariak eta salaketak egunero entzun ohi ditugun elementuak dira.

Herriko jaietan edota jai eremuetan emakumeon askatasuna baldintzatu eta eraso sexisten areagotzea ematen da.

Lan eremuan ematen diren sexu jazarpenen datuak kezkatzekoak dira. Gazteriaren artean sexuen arteko botere harremanak eta balore patriarkalak iraunarazteaz gain, mutil askok nesken kontrako indarkeria ere baliatzen dute…

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak ,

Ikasi eta lan, inposatutako konstituzioaren egunean


Larrabetzun ez da jai. Eta horregatik, abenduaren 6an ikasi eta lan egiteko deialdia luzatu nahi dugu. Bakoitzak bere neurrian, bere eremuan, danok batera euskal egutegi baten alde.
Abenduaren 6an, goizeko 10etatik aurrera
ume eta nagusi Larrabetzuko eskolan batuko gara.
Ikasi, jolastu, berba egin, mahainguruan, kalean…

Larrabetzuko udaletxeko ateak be, zabalik
egongo direla adierazi du Bilduk. Alkatea eta zinegotzia lanean.

Laburpen hitzak , , , , , ,

Amnistiaren bidean kaleak bete kartzelak hustutzeko

abenduaren 5ean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa antolatu du Egin Dezagun Bidea mugimenduak.
Amnistiaren bidean kaleak bete kartzelak hustutzeko lelopean.
18:30ean hasiko da.kartzelak hustutzeko lelopean.

Perretxiko eguna Aretxabalan

Aurten inoiz baino beranduago hasi da perretxikoen denboraldia. Udazkena belutu da, euri gitxi eta patxadazko egunik ez. Baina abenduan, neguaren atarian egingo da aurtengo perretxikoen erakusketa eta dastaketa Larrabetzun, Andra Mari kalean.
Perretxiko eguna Aretxabalan
Abenduaren 11an, domekaz perretxikoak aukeran Larrabetzuko Aretxabala elkartean.

Laburpen hitzak , ,

AURREKONTUAK 2012: Hartu zure lekua

Larrabetzuko udalaren aurrekontuen parte hartzeko deia zabaltzen dogu.

2012. urteko  kontuak denon artean egin ahal doguz. Herriak parte hartu behar dau herriko asuntoetan eta aurrekontuena oso garrantzitsua da.

UDALAren web gunean ikusi ahal dogu zirriborroa.

http://www.larrabetzuko-udala.com/

Abenduaren 12ra arte iradokizunak egiteko epea. Udaletxera bertora eraman ahal dira proposamenak.

Laburpen hitzak ,

Gazteek azken hilabeteetako jarraipenak, jipoiak eta bahiketak salatu dituzte

GAZTE BAT GEHIAGO EZ JAZARTUA

Behin baino gehiagotan esan dugu momentu historikoa bizitzen ari dela Euskal Herria eta horren lekuko da egungo testuinguru politikoa. Estatu espainol eta frantsesak ezarritako marko zatikatzaileen agorpena geroz eta nabarmenagoa den bitartean, geroz eta ozenagoa da, herri honen hitza eta erabakia errespetatzeko aldarria. Gazteok urte luzeetan konpromisoz antolatu gara pertsona askez osatutako herri aske bat eraikitzeko. Eta erronka politiko berrien aurrean ere, erantzunkizunez jokatuko dugu.

Irakurtzen jarraitu

IBON MEÑIKA LIBRE LARRABETZUN

Pasadan domekan IBON etorri zan herrira, eta omenaldi txiki bat egin zaion.

Bere argazkia ARETXABALAtik kendu zuen. Orain BIDEA EGIN BEHAR DOGU beste guztiak etxera ekarteko

Laburpen hitzak ,

Larrabetzun Ezker Abertzalea, pintxoetan be nagusi

Sasoi oneko dabil aspaldion ezker abertzalea gure herrian.
Lanak eta militantziak, emaitza onak ondorio. Eta bardina gertatu da Txorierriko pintxoen lehiaketan. Saria nora eta Aretxabala elkartera. Pintxo gozo, ondo aurkeztu eta patxadazkoak egiteagatik. Zein da errezeta? Lana, ilusioa, gogoa eta militantzia.
Pintxo goxoak: lana gogoa eta militantzia
Eta pintxoena metafora ona da Euskal Herriaren aldeko errezetan be. Lana, gogoa, ilusioa, zapore ona, gustua eta militantzia.
On egin eta Aurrera bolie!

Laburpen hitzak , , , , ,

A20. ZORIONAK LARRABETZU

Zorionak Euskal Herria. Zorionak Larrabetzu. 333.624 euskal herritarrek eta 624 larrabetzuarrek Amaiurren alde egin dute. Euskal Herriko ezkertiar eta subiranisten artean egiten ari den indar bilketa emaitza positiboak ematen ari da egunez- egun. Zazpi diputatu eta hiru senatari Euskal Herritik Madrilera joan-etorrian ibiliko dira herri honen eskubideak defendatzeko eta gatazkaren konponbidean pausoak eman daitezen.

Urgentzia berezia duten egitekoak daude mahai gainean: euskal presoen eta euron senide eta lagunen kontrako neurrien etetea eta aukera politiko guztien legeztatzea, eragile politiko guztiek aukera berdinak izan ditzaten.

Larrabetzuri dagokionez Ezker Abertzaleak oso positibotzat jotzen ditu hauteskundeetako emaitzak, izan ere, aldaketa politikoa Larrabetzun sendotzen ari den froga garbia baitira. EAJ-PNVren hogeita zortzi urteko nagusikeriazko agintaldiaren ostean, Bildurekin aldaketarako aukera zabaldu zen. Epe laburrean aldaketarako oinarriak ezarri dira udal politikan eta kudeaketan, eta ahalegin handia egin da herritarrak udalaren parte senti daitezen.

Bestalde Ezker Abertzalea, bere jardun politikoan jarraitzeaz gain, herri mugimendua indartzearen  aldeko apustuan berresten da. Domekako emaitzek argi adierazten digute bide onetik goazela. Baina lasaitu beharrean are gogo handiagoz egin behar dugu behar herri mailan Larrabetzu hobe baten alde, presoak geuregana etor daitezen, euskal gatazkari irtenbide demokratikoa emateko eta Euskal Herri librea eraikitzeko!

 zorionak larrabetzu

Zorionak Euskal Herria. Zorionak Larrabetzu. 333.624 votos en Euskal Herria, 672 votos (52%) en Larrabetzu,  han apostado  por  AMAIUR.  7 CONGRESISTAS Y TRES SENADORES van a ir a Madrid para defender un escenario democrático para este país que abrá las puertas a la resolución definitiva del conflicto político.

Hay  dos tareas urgentes que se tienen que afrontar: dejar sin efecto las medidas de excepción contra los presos políticos vascos y sus familiares, y la legalización de  las organizaciones políticas ya , para que todas las fuerzas políticas puedan estar en igualdad de condiciones.

En cuanto a LARRABETZU, la Izquierda abertzale valora muy positivamente los últimos resultados porque suponen el asentamiento del cambio político en el pueblo. Con  BILDU se abrio la puerta a la esperanza de un cambio a la política municipal tras  años de mayoria prepotente  del PNV. En este corto periodo se están poniendo las bases para dar un giro a la política municipal y la gestión del ayuntamiento y que el pueblo sea parte del ayuntamiento.

Por otro lado, desde la  Izquierda abertzale seguimos apostando por el fortalecimiento de los movimientos sociales y populares de Larrabetzu, aportando nuestro esfuerzo. Estos resultados nos dicen que vamos por el buen camino, pero que no podemos bajar la guardia y tenemos que seguir trabajando desde el ámbito local  para tener un Larrabetzu mejor, para que los presos de nuestro pueblo estén en casa cuanto antes y  para una solución democrática del conflicto vasco y una Euskal Herria Libre .

Laburpen hitzak , , , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.