
Lezamako Iñaki Bilbaoren ama hil da.
Iñaki, preso politikoa, Cadizeko kartzelan dau preso.

Barikuan, arrastiko 7.30etan, konzentrazio berezi bat egingo da LEZAMAn

Domeka eguerdian, kontzentrazio berezia egin genuen herriko plazan. Domeka guztietan bezala, presoen aldeko elkarretaratzea egin ostean, kartzelen gora beherak bizi izan genituen herrian bertan.

Euskal presoen gaia, pil pilean dago Euskal Herrian.
Gure lagunak herrian libre egoteko aldarria, gero eta ozenago entzuten da, egunetik egunera.

Martxoaren 6tik zain egon gara, eta etorri barri da albisterik txarrena: 5 urteko espetxe zigorra Anabel Prieto, gure auzokidearentzat.
Larrabetzuko ezker abertzaleak, deialdi berezia egin gura du domeka honetan, presoen aldeko kontzentrazioaren ostean.
Domekan, plazan batuko gara.
Anabel Larrabetzun, Euskal Herrian libre!
Bilbora joateko denok batera, ARRASTIKO 4RETAN PLAZAN

Gernikako Akordioa izenpetzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialon iritzian, Parot Dotrina delakoa abalatzen Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakia gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez da.
Euskal herritarren gehiengo zabal batek Auzitegi Konstituzionalaren erabaki politiko hau gure herriaren bake eta konponbide nahien aurkako eraso zuzen gisa interpretatu duenaren erabateko ziurtasuna dugu.
Atzo jakinaraziriko erabakiarekin, Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute berriro ere Euskal Herrian irekiriko agertoki berriarekiko euren borondatea zein den.