Larrabetzun Ezker Abertzalea, pintxoetan be nagusi

Sasoi oneko dabil aspaldion ezker abertzalea gure herrian.
Lanak eta militantziak, emaitza onak ondorio. Eta bardina gertatu da Txorierriko pintxoen lehiaketan. Saria nora eta Aretxabala elkartera. Pintxo gozo, ondo aurkeztu eta patxadazkoak egiteagatik. Zein da errezeta? Lana, ilusioa, gogoa eta militantzia.
Pintxo goxoak: lana gogoa eta militantzia
Eta pintxoena metafora ona da Euskal Herriaren aldeko errezetan be. Lana, gogoa, ilusioa, zapore ona, gustua eta militantzia.
On egin eta Aurrera bolie!

TO SHOOT AN ELEPHANT

Urtarrilaren 18an urtebete Gazan sekulako sarraskia egin zuela Israeleko armadak. Ehundaka hildako, herri oso txikituta. Orduko irudiak akorduan dauzkagu oraindik.
Bertan Alberto Arce kazetaria eta errealizadorea egon zan, ordukoa zuzenean bizitzen. Irudiokaz dokumentala osatu, eta Eguzki Bideoak kolektiboak plazaratu ostean, mundu osoan dokumentalaren proiekzioa egingo da, noz eta urtarrilaren 18an.
Larrabetzun be, To shoot an elephant dokumentala ikusteko aukera izango dogu, urtarrilaren 18an 20:00etan Angulerin.
Palestinako egoerari buruz berba egingo dogu, dokumentala komentatuaz batera.

BaDOK > EZtok
Hemendik aurrera, hilero eta Aretxabala kultur elkarteak antolatuta, dokumentalak ikusi eta komentatzeko aukera egongo da Larrabetzun. Urtarrilean hasita, hilero dokumental ezberdin bat. Nazioartekoak, Euskal Herrikoak, politikoak, sozialak, euskaraz, beste hizkuntza batzuetan. Dokumentala zinearen genero interesgarria da, baina ez dekonez zinema komertzialak dekon banaketa eta fama batzutan gutxietsi egiten da. Mundua aldatu gura dugunon eskura dagoen generoa ere badenez, Larrabetzun aurrerantzean aukera aparta eukiko dogu dokumentalak ikusi eta haren ganean berba egiteko.

To shoot an elephant
urtarrilak 18, astelehena, 8etan
Anguleri kultur etxean

ITSASOAREN ALABA.

Aretxabalaren 20 urteak ospatzeko ekitaldietako bat bihar izango dogu, azaroaren 11an, 20:00etan Angulerin

ITSASOAREN ALABA

Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da, eta bi urte bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela”, hil zuen: bere aita.

Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiari buruz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

“Irudi erreal bat edukitzea falta dut, zirkulu bat itxi beharra daukat barnean”, esan zidan egun batean Haizek. “Eta lan horretan zeuk lagunzea gurako nuke. Gura nuke aita ezagutu zutenak elkarrizketa ditzagun”. Irakurtzen jarraitu