Esan larrabetzu

Entries tagged as ‘barriak’

GaztEHerriarekin batera, BRUSELASera.

Maiatza 27, 2010 · Iritzi 1

EzkerAbertzalea.info

Lehenik eta behin, Ezker Abertzaleak alor, ibilbide eta ikuspegi anitzeko gazte independentistek osaturiko GaztEHerria dinamika txalotu nahi du. Anitzen arteko elkarlana oinarri izanik, independentziaren proiektua gauzatzeko ibilbideari ekin diote Euskal Herriko milaka gaztek.

Prozesu Demokratikoaren gakoak barnebiltzen ditu bere baitan GaztEHerria-k: indar metaketa eta herritarren aktibazioa. Tantaz tanta geldiezina izango den gazte olatua eraikitzeari ekin diote, parte-hartzean eta elkarlanean independentziarako bide propio bat sortuz eta egunerokotasunean gauzatuz.

Euskal Herriaren askapen borrokan ezinbestekoa izan da gazteriaren ekarpena: belaunaldi berriek erakutsitako kemen, freskotasun, sormen gaitasun eta konpromisoaren bidez herri honek aurrera egin izan du beti, garairik latz eta ilunenean ere, bideak argituz edota bide berriak asmatuz.
(gehiago…)

Sailak: Barriek
Tagged:

Jardunaldi independentistak

Martxoa 11, 2010 · Leave a Comment

Martxoak 12.

HITZALDIA.

INDEPENDENTISTAK aurkezpena

Hizlaria: INDEPENDENTISTAK taldeko partaide bat.

19.00etan  HORIBAIen.

Sailak: Barriek
Tagged:

“ESAN*LARRABETZU” aldizkaria kalean

Abendua 24, 2009 · Leave a Comment

Abenduko ESAN Larrabetzu aldizkaria kalean dau.

ESAN aldizkarie Larrabetzuko Ezker Abertzalearen hiruhilabetekaria da. Udalean herrigintzarako egiten dogun lanaren barri eta Euskal Herriari egingo dotseguzan proposamenen barri larrabetzuar guztiok euki daigun sortu dogu.

Zuen kritikak, proposamenak, zalantzak, ekarpenak eta ostantzekoak helarazoteko idatzi esanlarrabetzu@gmail.com e-lbidera.

Zuek ESAN.

Egin klick hemen esanlarrabetzu aldizkariaren PDF-a ikusteko.


Sailak: Barriek · esanlarrabetzu
Tagged: ,

GOLF ARTXANDA: PELOTAZO URBANISTIKOA

Abendua 10, 2009 · Leave a Comment

ALBA  Hotelaren aurrean konzentrazioa, pelotazo urbanistikoa salatzeko.

Sailak: Barriek · udaletxea
Tagged: ,