Tagged with bilbo

Euskal Presoak Euskal Herrira! #kolosala izan da


Euskal presoen alde, inoiz egin dugun manifestaziorik handiena.
Historikoa.

bideoa: GARA.net
Euskal Herrian argi eta garbi adierazi dugu zer nahi dugun, eta horretarako pausuak eman behar ditu mundu guztiak.
Ezker Abertzaleak, ETAk eta Euskal Herriaren aldeko indarrek eman dituzte pausuak, Nazioarteko Konferentziak eta Gernika zein Bruselako akordioek eskatu bezala.
Espainiar eta Frantziar gobernuek egin beharko dute orain berea.
Euskal Herriak konponbidea behar du, irtenbide politikoa, presoen askatasuna, gure eskubideen aitortza.

Laburpen hitzak , , , , , ,

Egin dezagun bidea, Zamudion

egin dezagun bidea, Zamudion
Azaroan, egin dezagun bidea, azken bariku berezia Zamudion. Ibon Meñika, gazte independentista, preso ohia gure artean.
Iluntzeko 8etan Zamudion.

Bilbo be, kolosala izango da

Gogoratu bide batez, urtarrilaren 7an, inoizko manifestaziorik handiena egin gure dala Bilbon, preso eta iheslarien alde. Euskal Herrian, egun hau kolosala izango da. Horretarako, gu guztion indarra eta atxikimendua behar da. Emoizu zure izena be.
kolosala izango da

Laburpen hitzak , , , ,

Goizean lanera eta arrastian Bilbora


Euskal egutegia gauzatu behar dogu euskaldunok.
Eta gaurkoan, herri eskolak, lantokietan lana, eztabaida politikoa eta Hispanitateari uko egitea tokatzen da.
Arrastian baina, martxa zaratatsua Bilbon. Geuk be, hara joan beharko dogu, Euskal Herriak Independentzia aldarrikatzen duela esatera.

Laburpen hitzak , , , ,

Mundu bat legalizazioaren alde

Asteburu hau be, Bilbo legalizazioaren aldeko manifestazioaren lekuko izan da.
Milaka eta milaka lagun, ezker abertzaleak daukan eskubidea aldarrikatzen. Kolore eta ideologia ezberdinetako jendea, isilik, legalizazioa eta bakea aldarrikatzen.

Laburpen hitzak , , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.