Atzo urtarrileko azkenengo barikua izanda, euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazinoa burutu zan Larrabetzun.
Bilboko manifa kolosaletik hona egiten dan azken barikuko lehenengo kontzentrazinoa izan zan. Eta lagun asko bildu ziran plazan EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRRA ohikatuz. EUSKAL HERRIAN milaka lagun bildu ginen.
… Eta beste alde batetik, ASKATASUNAren aldeko zozketa bat egin zan ARETXABALAn.
Euskal presoen alde, inoiz egin dugun manifestaziorik handiena.
Historikoa.
bideoa: GARA.net
Euskal Herrian argi eta garbi adierazi dugu zer nahi dugun, eta horretarako pausuak eman behar ditu mundu guztiak.
Ezker Abertzaleak, ETAk eta Euskal Herriaren aldeko indarrek eman dituzte pausuak, Nazioarteko Konferentziak eta Gernika zein Bruselako akordioek eskatu bezala.
Espainiar eta Frantziar gobernuek egin beharko dute orain berea.
Euskal Herriak konponbidea behar du, irtenbide politikoa, presoen askatasuna, gure eskubideen aitortza.
Bilduk mozioa aurkeztu du Larrabetzuko udalean.
Mozioaren edukiak osorik daude Bilduren webgunean.
Bitartean, gero eta gehiago dira datorren urtarrilaren 7an, Bilboko manifestaziora joateko sustengua ematen ari direnak.
Azaroan, egin dezagun bidea, azken bariku berezia Zamudion. Ibon Meñika, gazte independentista, preso ohia gure artean.
Iluntzeko 8etan Zamudion.
Bilbo be, kolosala izango da
Gogoratu bide batez, urtarrilaren 7an, inoizko manifestaziorik handiena egin gure dala Bilbon, preso eta iheslarien alde. Euskal Herrian, egun hau kolosala izango da. Horretarako, gu guztion indarra eta atxikimendua behar da. Emoizu zure izena be.
Elkartasun Eguna Larrabetzun
110 lagun bildu ziran atzo Larrabetzun, bertoko euskal preso politikoei sostengua emateko asmoz antolatu den Elkartasun Egunean.
Jose Miguel Etxeandia, Josu Ginea eta Endika Perez presoen egoeraren berri emateaz gain, Larrabetzuko Egin Dezagun Bidea herri bilgunearen aurkezpena egin da.
Presoei sostengua eman eta Larrabetzun bertan, haien eskubideen aldarrikapen etengabea egitea da bilgune honen helburu nagusia.
Triki poteoa, ekitaldi politikoa eta Elkartasun bazkaria izan dira egitaraua osatu duten ekitaldi nagusienak. Euskal presoek bizi duten egoera larria aditzera emateaz gain, herriko presoek eurek helarazitako mezuak entzuteko aukera izan dute ekitaldira bertaratu direnek.
Elkartasun bazkaria plazan bertan egin da, eta ehun lagun inguruk izan du indaba janaz gozatzeko aukera.
Gainera orain arte preso egon den Eider Zuriarrain, atzo bertan aske gelditu baitzen urte eta erdi herritik kanpo eman ondoren. Eider Zuriarrain Larrabetzura etorri eta omenaldi txiki eta bero bat jaso zuen. Ondo etorria Eider.
Iraileko azken barikuan hainbat lagun batu ginen Larrabetzuko plazan. Hilero bezala, presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egin zen. Presoen kolektiboak, Gernikako akordioarekin bat egin eta bizi dugun momentu politikoarekin batera, une garrantzitsuan datoz pausu guzti hauek.
Gainera, Egin dezagun bidea dinamika pizten ari da herriz herri eta nazio mailan.
Esan Larrabetzu komunikazio proiektu honetara, Larrabetzuko bi preso politikoren senitartekoen berbak ekarri ditugu, Egin dezagun bidea ekimena Larrabetzun zelan gauzatuko den azaltzeko.
Marifeli Etxeandia eta Joseba Perezek datozen asteetan gure herrian gauzatuko diren ekimenen berri eta zentsua azaldu digute.
Egin dezagun bidea, Larrabetzun be. Euskal Preso Politikoen kolektiboa, 2011ko irailean
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) bat egin du Gernikako akordioagaz.
Gernikako Akordioarekin bat egitea erabaki du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, eta hango edukiak bere egiten dituela jakinarazi du. Kolektiboak akordioa osorik ez zuela bere egingo iradokiz azken egunetan zabaldu diren espekulazioak isiltzeko moduan mintzatu da, gainera, EPPK, garbi: «Eszenatoki demokratiko hori gauzatze bidean erreferentzia da Gernikako Akordioa EPPKrentzat, eta hein horretan Akordioarekin bat egiten dugula adierazi nahi diogu euskal jendarteari. Gatibu gauzkaten estatuek inposatzen dizkiguten muga eta traba guztien gainetik, EPPK-k, Gernikako Akordioaren baitan eta Gernikako Akordioaren edukiaren arabera, prozesu demokratikoan aurrera bultzatzeko konpromiso irmoa azaltzen du».
Egin dezagun bidea, Larrabetzun
Larrabetzun be, bariku honetan hileroko presoen aldeko kontzentrazioa egingo dogu plazan. Egin dezagun bidea, presoakaz batera Euskal Herria eta bere eskubide guztien alde.