Tagged with euskalherria

Demokrazia euskalherriarentzat

GAUR ARRASTIKO 5.30ETAN MANIFESTAZIOA BILBON.

Laburpen hitzak

Zer egin duzue Jonekin? Egia nahi dugu

Apirilaren 17an “Egia nahi dugu” lemapean burutuko den manifestapena dela eta, Euskal Herri mailako hainbat alderdi politiko beraien atxikimendua agertarazi dute. Baionan egin den prentsa aitzineko baten bitartez Abertzaleen Batasuna (AB), ANV, Aralar, Batasuna, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea eta Nouveau Parti Anticapitaliste (NPA) alderdiek sostengu talde honek adostutako manifestuaren aurkezpena egin dute, manifestapena parte hartzeko bakoitzaren motibazioa agertuz.

EGIA NAHI DUGU! Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak ,

Eskegi ikurrina

Laburpen hitzak

Udalbiltzaren deialdia

KURSAAL ARETOA ELKARTASUNEZ BETETZEKO DEIA


Udalbiltzako auzipetuok dei ozen eta zabala egitera gatoz. Igande honetan, martxoaren 28an, Donostiako Kursaal jauregiko aretoa elkartasunez betetzeko deia.

Udalbiltzak eta Conseuk elkarlanean antolaturiko Autodeterminazioa eta dibertsitatea XXI. Mendean jardunaldien azken ekitaldia izango da, hain zuzen ere, igandean, 11:30ean hasita. Bertan, bezperatik nazioarteko hainbat ordezkariren artean herrien eskubideen inguruan landutako agirien berri ematearekin batera, Udalbiltza auzia bertan behera uzteko eskari ozena egingo dute bertaratzen direnek. Ekitaldian, musika, bideo eta dantza artean, nazioartetik jasotako elkartasun adierazpenak ezagutzera emango dira.

Jakina denez, hurrengo apirilean jada zazpi urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren kontrako eraso polizial-judiziala hasi zuenetik. Udaberri honetarako espero da, hain zuzen, ahozko epaiketa saioa Udalbiltzako 22 kide eta langileren kontra. 10 eta 25 urte bitarteko kartzela zigor eskariak daude eginak pertsona horien aurka, Udalbiltzaren beraren jardueraren debeku eskariarekin batera.

Euskal herritar guztien eta Euskal Herriaren beraren eskubideen defentsan egindako lan publiko eta instituzionala ezin da delitutzat jo eta ezin da zigortu. Horixe da igande honetan Kursaal jauregian aldarrikatuko dena, nazioarteko hainbat ordezkarirekin batera.

Horregatik, dei zabal-zabala egin nahi diegu, lehenengo eta bat Udalbiltzako kide izan diren udal hautetsi guzti-guztiei; baita Euskal Herriko gizarte, politika eta kulturako eragile guztiei eta herritar orori ere, bat egin dezaten gurekin igandeko ekitaldian.

Laburpen hitzak ,

Larrabetzuko ezker abertzaleak, larrabetzuko herriari…

gara

LARUNBATEKO MANIFESTAZIOAN IRAKURRITAKO DOKUMENTOA.

……………

Alderdien Legea berehala deroga dezatela ere galdegiten dugu. Lege hori berez da injustua, bainagainera –eta hau da larriena– aukera politiko eta sozial bat desagerrarazteko ari dira baliatzen. PPk etaPSOEk 2001eko abenduan sinatu zuten itun antiterroristaren babespean, benetako genozidio politikobat egiten ari da Estatua eta horrek amaitu behar du.

Gure ustez, Baltasar Garzon epaileak, urriaren 13an, ezker abertzaleko buru politikoak atxilotzekozuzendutako operazioa ekintza larria da. Atxiloketa hauen atzean, ideia jakin batzuk dituzten herritarrei parte hartze politikorako eskubidea ukatzeko jarrera politikoa ezkutatzen du Espainiar Estatuak.

Oraingoan ere, Estatuak justizia helburu politikoak lortzeko erabiltzen duela salatu behar dugu.Horren adibide ditugu, Euskal Herrian disidentzia politikoaren aurka egiteko Auzitegi Nagusia bezalako epaitegi bereziek, egunero erabiltzen dituzten lege eta salbuespen neurriak.

Aste honetako atxiloketak testuinguru horretan kokatzen ditugu.Espainiako estatuak ez du onartzen errealitate nazional desberdinak daudenik; are gutxiago Euskal Herria bera. Estatuak, joan den astearteko ekintzen bitartez, berretsi egiten du euskal jendarteari eskaintzen dion irtenbide bakarra gatazka luzatzea dela; eta ez dagoela irtenbide demokratikorakoaukerarik.

  • “Alderdien Legea berehala deroga dezatela ere galdegiten dugu. Lege hori berez da injustua, baina gainera –eta hau da larriena– aukera politiko eta sozial bat desagerrarazteko ari dira baliatzen.”
  • Atxiloketa hauen atzean, ideia jakin batzuk dituzten herritarrei parte hartze politikorako eskubidea ukatzeko jarrera politikoa ezkutatzen du Espainiar Estatuak.”

ANTE ESTOS ACONTECIMIENTOS, LA IZQUIERDA ABERTZALE DE LARRABETZU DECIMOS:

  • Pese a la ofensiva del Estado, la izquierda abertzale pone a debate entre sus bases una estrategia nueva para materializar el cambio de ciclo politico.
  • Ni la irrupción en la sede de LAB, ni los arrestos, ni la persecución policial incesante conseguiran abortar este debate.
  • El objetivo de fondo es responder a la demanda de una estrategia eficaz que consiga abrir un nuevo ciclo, a partir de la constatación de que los intentos anteriores no han tenido éxito pero a día de hoy sigue habiendo muchas opciones objetivas para lograrlo.
  • Vamos a desarrollar proceso democrático que tenga como base la palabra y la decisión de la ciudadanía vasca y que debería llegar a desarrollarse sin ninguna violencia ni injerencia externa
  • Se os invita por tanto a tod@s l@s abertzales y de izquierdas a participar en el debate para definir una estrategia eficaz que lleve la confrontación a los términos Euskal Herria/Estado.
  • Vamos a hacer una apuesta política, porque las oportunidades y ocasiones nuevas no van a venir por sí solas.
  • Desde la  izquierda abertzale vamos a potenciar una acumulación de fuerzas y abrir un proceso democrático.
Laburpen hitzak , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.