EGUNA: Ekainak 4, astelehena
ORDUA: Iluntzeko 8:00ak
TOKIA: Aretxabala
GAI ZERRENDA:
1. Egoera politikoa2-
3. Gazte erakundea
4. Sindikatuaren VIII. Biltzarraren gako nagusiak
5. Agenda politikoa
EGUNA: Ekainak 4, astelehena
ORDUA: Iluntzeko 8:00ak
TOKIA: Aretxabala
GAI ZERRENDA:
1. Egoera politikoa2-
3. Gazte erakundea
4. Sindikatuaren VIII. Biltzarraren gako nagusiak
5. Agenda politikoa

Aurkezpen ekitaldia: Maiatzak 26. Bilbon.
UPVko paraninfoan. 11.30etan

Larrabetzun 115 lagun batu dira Bateragune auziko zigrorraren kontra

ARNALDO OTEGI. EZKER ABERTZALEA:
Egun hauetan iritsi diren sententzien harira (epaitegi konstituzionalak Parot dotrinaz eman duena eta gure kasuaz atera berri dena), gure Euskal Herri zaharrak bizi duen egoera politikoa analizatzerakoan ahaztu ezin diren erreflexio batzuk zuenganatu nahi ditugu.
a) Lehenik eta behin esan, egun hauetan zenbait politikok botere judizialaren independentziaz ( OCDEk 64. postuan jartzen duena, Iran eta Egiptokoen tartean) eta zuzenbide estatuaz erabiliko duten gezur-jarioaren aurrean, guk datu ziur bat emango dizuegula: orain dela aste batzuk, hilabete baino gehiago, gure informazio-iturriek (11M delakoaz informatu nindutenak barne) zehaztasun ia milimetrikoz adierazi ziguten zein izango zen Parot dotrina dela eta, erabiliko zuten irizpidea… baita Bateragune deitu duten auzian sententzia zein izango zen eta noiz emango zen ere. Argi dago, beraz. Konstatazio honek gure duda guztiak erabat baztertzen ditu eta argi uzten du independentismoarekin lotura duten ebazpen judizial guztiak irizpide politikoetan oinarriturik ematen direla.
Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta ezker abertzaleko gure kideen kontra gaur bertan Espainiako Auzitegi Gorenak berretsitako sei urte eta erdi eta sei urteko kartzela zigorraren berri jakin ondoren, Ezker Abertzaleak bere irakurketa partekatu nahi du euskal jendartearekin.
Lehenik eta behin, gure agurrik bero eta sentikorrena luzatu nahi diegu Arnaldo, Rafa, Sonia, Arkaitz eta Mireni, bai eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten gainontzeko lagunei.
Onartezina, eskandalagarria, eta batez ere guztiz ulertezina da gaur jakitera emandako zigorra. Mina eman digu lan politikoa egitearen eta bake prozesua sustatzearren jasotako jipoi berri honek. Ez dugu sumindura hori ezkutatuko. Baina ez da soilik Ezker Abertzalearen sumina: Sententzia honek sumindura sortzen du Euskal Herrian eta Estatu espainiarrarekiko arrakala are gehiago zabaltzen du.
Euskal jendartean gehiengo zabalak, ia erabatekoak, ez du ulertzen sententzia hau. Irailean Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako zigorra erabat arbuiatu zuen euskal jendartearen gehiengoak, baita nazioarteko hainbat instantzia juridikok eta politikok ere. Baina, orain, ulertezintasun hori areagotu baino ez da egin. Euskal Herrian behin betiko konponbide demokratikorako prozesua abian delarik, Aieteko Konferentziatik eta ETAren jarduera armatuaren behin betiko bukaeratik sei hilabete igarota, eta konponbide elkarrizketatuaren aldeko jarrera aktiboa erabat nagusia denean Euskal Herrian zein nazioartean, Bateragune auziko kideen kontra modu honetako zigorra etortzea bakea eta prozesuaren aurkako eraso larria da.
Gaur zigortu dituzten kideen borondateak eta ahaleginak, militantzia independentistaren ekarpenarekin batera, posible egin dute Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko berria. Egoera berri honen sustapenean jardun izana zigortu du Espainiako estatuak. Abian den konponbide prozesua bera zigortu nahi izan du. Mina eragiten du erabakiak, bai, baina beste ezeren gainetik, estatuaren ezintasun ikaragarriaren erakusle da. Euskal Herrian ireki den errealitate berriari bizkarra emanda jarraitzen dute, salbuespenezko neurri eta sententzien bidez, demokraziaren oinarrizko arauak hankapean hartuta.
Ekonomian kolapsoak jota dagoen estatua da Espainia uneotan, eta politikan totalitarismoz jokatzen duena, bai aldarrikapen nazionalen zein sozialen aurrean. Indarkeria politikoa darabil bere eskaintza eza estaltzeko, eta Euskal Herriaren kasuan proiektu guztien eztabaida aske eta demokratikoari dioten benetako beldurra estaltzeko: Zuen indarkeria zuen ezgaitasun politikoaren erakuslea da. Eta epai hau beste adibide bat da horretaz.
PSOEren aginduz 2009ko urrian buruturiko operazio polizialak eta osteko espetxeratzeek Ezker Abertzalearen eztabaida estrategikoa ezinezkoa egitea zuen xede: ez zuten lortu. Pasa den iraileko sententziak berriz, konponbide prozesua abian jartzea eragotzi nahi zuten: jakina denez ez zuten lortu. PSOE, Rubalcaba eta Lopez-ek ardura saihestezina dute honetan.
Orain, PPren gobernu batekin, gaurko berrespenak Espainiako estatuaren jarrera gotortu eta immobilistan jarraitzeko nahia baino ez du erakusten. Guztiz alferrikakoa eta ulertezina den jarreran tematzen dira beraz.
Baldintza berriak sortu dira Euskal Herrian, demokraziaren bidea osatzeko egundoko bultzada ematen ari da herri hau, herri gisa dagozkigun eskubideak onartuak eta errespetatuak izan daitezen. Sententzia honek bide honetan eta prozesuan sakontzeko beharra erakusten digu, gehiengo hori politikoki artikulatu eta herri gisa aurrera egiteko, ez baitago sententziarik herri indar hori geraraziko duenik. Ezker Abertzaleak ez dio bide honetan herri honi huts egingo. Eta inongo atxiloketa, epaiketa edota sententziarik ez gaitu biderik aterako.
Erantzunak beraz, tamaina berekoa izan behar du: errepresioaren eta ukazioaren rodilloari herri gisa dagokigun demokraziaren bidean sakonduz erantzun behar diogu eta horrek indarren batasuna eskatzen du, herri bezala erantzutea Madrili, sententziaren ankerkeriari eta boikot saiakera guztien aurretik aurrera doan herria bilduz erantzun behar zaio.
2009ko martxoan emandako prentsaurreko batean gure bost kideek esandako hau jaso dute zigortzeko sententzian, eta aipamen honekin bukatu nahi dugu. Ezker Abertzalearen egitekoak marraztu zituzten:
“abrir el proceso democrático que necesita Euskal Herria, para que por medio de la negociación y el acuerdo nos lleve a un escenario político en el que todos los proyectos políticos, incluidos el independentista, no sólo sean defendibles sino que sean también alcanzables, sin más limitación que la voluntad popular expresada de forma libre, democrática y pacífica”. Por otro lado, “volver a situar a los trabajadores y a los sectores populares de este país en el centro de los intereses políticos, económicos y sociales de Euskal Herria”.
Horixe bera da egiten ari garena, herri honetako beste hainbat eragile politiko eta sozialekin lankidetza emankorrean. Bide hori martxan dago, eta ez du ezerk ere geldituko.
Azkenik, egunotan burutuko diren mobilizazioei bere babesa adierazi nahi die Ezker Abertzaleak, eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diogu euskal jendarte osoari.
Aberri Egunaren bezperan Donazaharren (Nafarroa Beherea) ekitaldia egin dugu Ezker Abertzaleak, ABk EAk, Aralarrek eta Alternatibak. Txiki geratu den areto batean “Bakea eta askatasuna” izeneko testua aurkeztu dugu:
GUZTIA IRAKURTZEKO: EZKERABERTZALEA.INFO
http://www.ezkerabertzalea.info/
Eragile politiko nagusien posizioak aztertu nahi ditu gaurkoan Ezker Abertzaleak. Gure iritzian, argazki txuri – beltza da gaur Euskal Herrian duguna. Batetik, konponbidearen bidetik bake, justizi eta askatasun agertoki bat eraiki nahi duen herri honen gehiengoa eta bestetik, blokeo eta indarkeria estrategiaren bidez proiektu espainiarra inposatu nahi duen Estatua.
Zortzi hilabete joan dira udal hauteskundeak egin zirenetik, eta une honetan aurre egin beharreko erronka garrantzitsu bat daukagu: Plan Orokorra.
Denok dakigunez, aurreko legegintzaldiaren hasieran, PNVk berak bakarrean inongo partehartze barik onartutako Plana bertan behera geratu zen. Harrezkero, ezker abertzalearen lehentasunetariko bat, herritarrok udal bizitzaren parte aktiboa izatea lortzea izan da, eta Plan Orokorraren lan dinamika horretan sakontzeko aukera ederra dugu.
Herriko sektore guztien iritzia batuko duen Plana nahi dugu, auzokideen benetako beharrizanak islatu, gaur egungo egoera ekonomikoari aurre egin, etorkizunerako soluzioak planteatu, eta batez ere, gure herriaren izaera jagongo duena.
Hau lortzeko, ezinbestekoa da era aktibo baten guztiok parte hartzea martxan jartzen diren iniziatiba guztietan, bai maila pertsonalean zein talde moduan. Geure herria egiten ari gara eta ezin dugu inoren esku utzi. Geure ahotza, auzokideona, da sendo eta argi entzun behar dena.
Ezker abertzaletik gonbitea egiten dizuegu Larrabetzuren etorkizuna izaten, herriaren ahotza izaten.
Herritarron parte hartze egutegia:
Hartu parte Plan Orokorraren elaborazio prozesuan. Beharrezkoa da guztion ahotza entzunaraztea.
LARRABETZUKO EZKER ABERTZALEA
http://www.ezkerabertzalea.info
Agerraldi honetan Ezker Abertzaleak publiko egindako adierazpenak utzitakoak eta beste eragile politikoek publikoari begira izandako erreakzioak baloratu nahi ditu Ezker Abertzaleak.
Igandeko adierazpenaren aurkezpena, konponbide demokratikoko prozesua sendotu eta bide horretan aurrera egiteko Ezker Abertzalearen aldebakarreko beste urrats bat izan da.
“Eraiki dezagun bakea prozesu demokratikoan” adierazpena ezin da era isolatu batean aztertu ez ulertu: Azken bi urteotan Ezker Abertzaleak abian jarririko ekimen eta emaniko urratsen sekuentzia horretan kokatu behar da.
Ezker Abertzaleak buruturiko birmoldatze estrategikoak eta horren baitan aldebakartasunez abian jarririko ekimen eta emaniko urratsen ahalbidetu dute egun bizi dugun agertoki berria irekitzea: Gatazka gainditzearekin batera bake etorkizun demokratiko bat eraikitzea ahalbidetzen duen agertokia hain zuzen.
Bi urteotan argi utzi dugun bezala, Ezker Abertzaleak eman dituen urratsen hartzaile nagusiak euskal herritarrak eta nazioarteko komunitatea izan dira. Nazioarteari begira emandako urratsek izandako eraginaren adibidea da African National Congress eta Sinn Fein- ek igandeko ekitaldira ordezkaritza ofiziala bidali izana. Garrantzitsua da Ezker Abertzalearentzat ANC eta Sinn Fein gurean izan izana, izan ere euren herrietan gatazkaren konponbidean funtsezkoak izan diren eragileak dira biak ala biak.
Era berean, nazioarteko goi mailako ordezkarien eskutik eratorritako Aieteko Adierazpenak markatzen duen bide orrian egindako ekarpen gisa kokatzen du Ezker Abertzaleak igandean aurkezturiko adierazpena.
Gaur Donostiko Kursaal aretoan gatazkaren konponbideari begirako proposamena aurkeztu du Ezker Abertzaleak. Hemen dago ikusgai testua: