Tagged with EZKERABERTZALEA

Erantzuna gure esku: Greba Orokorra

EZKERABERTZALEA.INFO

Aurreko asteetan ere behin baino gehiagotan esan dugunez, Aralar, Alternatibak, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak beharrezkoa eta nahitaezkoa deritzogu PPko Gobernuak krisiari aurre egiteko aitzakiarekin egiten ari den murrizketei erantzuna ematea. Erantzuna maila guztietan gainera, erakundeetan eta arlo politikoan, baina baita kalean ere.

Iragan larunbateko manifestazioak baloratzeko eman genuen prentsaurrean esan genuen bezala, gure ustez Euskal Herrian badaude greba orokorra bezalako herri mobilizazioak egiteko baldintza eta arrazoiak.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak

Otsailaren 11: “ERANTZUNA gure esku ERABAKIA”

http://ezkerabertzalea.info/

Mundu mailako krisi sistemiko baten aurrean gaude. Ongizate sistema, elikadura, ingurumena, bizitza baldintzak eta giza eskubideen urraketa eta xahutzea herrialde desberdinetan etengabe ematen ari da.

Europan eta Euskal Herrian eraikuntza eta ekonomia espekulatiboaren inguruan sortutako burbuilak eztanda egin du eta jada hiru urte luze pasatu dira egoera berriari buelta eman ezinik. Eta nola ez, guzti hau, naturaren errekurtso mugak kontutan izan gabe garatu da.

Euskal Herriaren kasuan guzti horri zera gehitu behar zaio: burujabetza politiko eta ekonomikoaren ukazioa. Espainiar konstituzioaren aldaketak, edota Grezian gertatutakoak argiki uzten du zein tamainakoa den merkatuen diktadura. Baina herri bati estatu batek dituen baliabide politiko, instituzional eta ekonomikoak ukatzen zaizkionean areagotu egiten da menpekotasun hori, are gehiago eta gure kasuan Raxoiren jarrerak ezagututa.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak , , , ,

Ezker Abertzaleak bozka eskatu du Amaiurrentzat, hazten jarraitzeko

EZKERABERTZALEA.INFO

Hauteskundeok, Euskal Herrian aurrerapen handiak ematen ari garen garaian kokaturik datoz, non Ezker Abertzaleak –indar abertzale eta soberanista ezberdinekin batera – behin betiko konponbidea lortzeko eszenatokiaren ateak zabaltzea lortu duen, herri honetako gehiengo sozialaren atxikimenduarekin. ETAk bere jarduera armatua amaitzeko hartu duen erabakia urrats historikoa izan da norabide honetan.

Garai politiko berri honetan beraz, ezkerreko mugimendu independentista Amaiur koalizioaren eskutik aurkeztuko da azaroaren 20ko zitara, herri honetan eman diren aldaketa hauen guztien lekukoa jasoz, aurretik bilduko indarrei beste batzuk gehituz, eta bokazio argi batekin: gure herria murgildurik dagoen aldaketan beste jauzi handi bat ematea.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak , , ,

Ezker abertzalearen hausnarketa berezia

Nazioarteko konferentziaz eta testuinguru politikoaz hausnarketa.

Interneten irakurtzeko: hausnartzen EUSKERAZ II   ,   HAUSNARTZEN CASTELLANO.


Laburpen hitzak ,

Josu, Santi: izan zirelako gara… irabaziko dugu!

Pasadan zapatuan egindako ekitaldiaren informazioa:

EZKERABERTZALEA.INFO

 

Laburpen hitzak ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.