GARAN INFORMAZIOA. EGIN KLICK HEMEN.
http://www.ezkerabertzalea.info/para leerlo en castellano haz clik aquí
Bizkaiko BBNNetako eta Larrabetzuko udaleko Ezker Abertzaleko Talde eta zinegotziek Artxandako Golf zelaiaren eremuan eraikita dagoen hoteleko apartamentuen salmentarekin bizkaitarrei egiten ari zaigun iruzurraren berri eman nahi dute. Iruzur honen tamainaren zein inplikazio ezberdinen nondik norakoak ulertzeko, historia apur bat egitea beharrezkoa da
2001eko azaroaren 20an Foru Aldundiko gobernuak (garai haietan Jose Luis Bilbao Presidentetzako Ahalduna zen eta Sierra Sesumaga jauna Nekazaritza Ahalduna) BBNNei Ganguren mendilerroan kokatzen diren 538.000 m2ko lurzoru publikoen gainean Foru Aldundia eta Club de Golf Artxanda S.A.-ren arteko trukatzea egikaritzeko baimena eskatu egiten die, 929.000 eurotan (1’7 euro/m2) baloratuz. Lur horiek, Baso eta Nekazaritzako Lurraldeko Arloko Planaren arabera, natura aldetik zein nekazaritzarako balio handiko lurzoruak ziren.
Lurzoru publikoen trukatzeak ez ohiko prozedura da eta soilik dago baimenduta behar adineko arrazoiak daudenean (1/1989 Foru Arauaren 34. artikulua). Argi dago, Artxanda S.A. Sozietatearen aldeko estalitako zuzeneko esleipen baten aurrean geundela, sozietatea bitartekari hutsa izan da eta inoiz ez da jakin benetan horren atzetik nor dagoen, bere osaketan etengabeko aldaketak eman baitira.
Hurrengo asteetan prozedura guztia azkartu eta 2001eko abenduaren 21ean BBNNetako Iraskunde batzordeak erabakia berretsi zuen (Euskal Herritarrok-eko batzarkidearen kontrako bozkarekin) eta hilabete bereko 26an Azpiegitura batzordeak berdina egiten du, nahiz eta oraindik, Artxanda Golf S.A. ez izuen trukatzean eskaintzen zituen lurzoruen gaineko jabetzarik. Izan ere, abenduaren 27rarte BBK-ren mailegua ez du jasotzen lurzoru horien erosketarako (lurzoru horien gaineko jabetza berresten duten eskritura publikoak 2002ko otsailaren 11rarte ez dira inskribatzen). Eskandalugarria oso, baina egiazkoa.
Foru Aldundiak eta BBNNek, lurzoru horietan Golf Kluba egotea eta ingurune osoan zein ondoko herrietan izugarrizko onurak ekarriko zituela argudiatu zuten, eta hortaz, trukatzea “onura publikoa” zuela defendatu zuten. Foru Aldundiak 2002ko uztailaren 16an behin betikoz onartzen du trukatzea.
