Tagged with larrabetzu udala

Garmitxa eta Larrabetzuko Udala

Larrabetzuko udalaren mezua:

Abenduaren 31ean, herrian antolatu zen Urieri Buelta 1. Lasterketa dela eta, Udalak balantze oso positiboa egiten du.

Guztira 161 korrikalarik parte hartu zuten, honako kategorietan banatuta:

  •    0-7 urte: 34 partaide.
  •    8-10 urte: 15 partaide.
  •    11-14 urte: 7 partaide.
  •    15 urtetik aurrera: 105 partaide.

Ikusita zelako parte hartzea eta zelako giro ederra bizi izan gendun, Udalak bere esker ona agertu nahi die Garmitxa Elkarteari eta Hori Bairi egindako antolakuntzagatik, lan egin zuten bolondres guztiei eta bertaratu zen jendeari.

Lasterketan batu den irabazi garbia 380 eurokoa izan da, bere osotasunean Garmitxa Elkarteari zuzendua.

Auzolanean egingo dogu!

Eskerrik asko.
Larrabetzuko Udala

Laburpen hitzak

Azken plenoa eta onartutako mozioak

bildu.info/larrabetzu-n irakurri ahal dogu azken plenoaren balorazioa.

 BILDUk aurkeztu eta onartua izan zen  mozioa  Udaleko web gunean eskegita dau.

Beste urte batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Larrabetzuko Udalak biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.

2011a hasi zenetik 7 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta milaka dira komunikabideen bitartez jasotzen ditugun kasuen berri . Eraso sexisten inguruko gertakariak eta salaketak egunero entzun ohi ditugun elementuak dira.

Herriko jaietan edota jai eremuetan emakumeon askatasuna baldintzatu eta eraso sexisten areagotzea ematen da.

Lan eremuan ematen diren sexu jazarpenen datuak kezkatzekoak dira. Gazteriaren artean sexuen arteko botere harremanak eta balore patriarkalak iraunarazteaz gain, mutil askok nesken kontrako indarkeria ere baliatzen dute…

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak ,

Zapatuan legegintzaldi berria

Zapatuan legegintzaldi berria martxan jarriko da.

BILDUk udaletxera  joateko deialdia egin dau.

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak bat egiten dau deialdiarekin.

BILDUk ezkertiar eta abertzaleen bozkak batu ditu politikagintza ulertzeko aldaketaren alde. BILDUgaz  aldaketa etorriko da Larrabetzura,  eta orain larrabetzuar guztioi dagokigu, nork bere neurrian, geure ekarpena egitea.

Zapatuan denok plazara.

Laburpen hitzak ,

Udalbiltzaren deialdia

KURSAAL ARETOA ELKARTASUNEZ BETETZEKO DEIA


Udalbiltzako auzipetuok dei ozen eta zabala egitera gatoz. Igande honetan, martxoaren 28an, Donostiako Kursaal jauregiko aretoa elkartasunez betetzeko deia.

Udalbiltzak eta Conseuk elkarlanean antolaturiko Autodeterminazioa eta dibertsitatea XXI. Mendean jardunaldien azken ekitaldia izango da, hain zuzen ere, igandean, 11:30ean hasita. Bertan, bezperatik nazioarteko hainbat ordezkariren artean herrien eskubideen inguruan landutako agirien berri ematearekin batera, Udalbiltza auzia bertan behera uzteko eskari ozena egingo dute bertaratzen direnek. Ekitaldian, musika, bideo eta dantza artean, nazioartetik jasotako elkartasun adierazpenak ezagutzera emango dira.

Jakina denez, hurrengo apirilean jada zazpi urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren kontrako eraso polizial-judiziala hasi zuenetik. Udaberri honetarako espero da, hain zuzen, ahozko epaiketa saioa Udalbiltzako 22 kide eta langileren kontra. 10 eta 25 urte bitarteko kartzela zigor eskariak daude eginak pertsona horien aurka, Udalbiltzaren beraren jardueraren debeku eskariarekin batera.

Euskal herritar guztien eta Euskal Herriaren beraren eskubideen defentsan egindako lan publiko eta instituzionala ezin da delitutzat jo eta ezin da zigortu. Horixe da igande honetan Kursaal jauregian aldarrikatuko dena, nazioarteko hainbat ordezkarirekin batera.

Horregatik, dei zabal-zabala egin nahi diegu, lehenengo eta bat Udalbiltzako kide izan diren udal hautetsi guzti-guztiei; baita Euskal Herriko gizarte, politika eta kulturako eragile guztiei eta herritar orori ere, bat egin dezaten gurekin igandeko ekitaldian.

Laburpen hitzak ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.