Tagged with larrabetzu

Zorionak Larrabetzu!

Hauteskundeetako emaitzak
Larrabetzuko emaitzak. Amaiur garaile Larrabetzun.
Bestetik, Euskal Herritik Madrileko diputatuen kongresura joango dan ordezkaritza:
Amaiur 7 diputatu
PNV 5 diputatu
PP+UPN 5 diputatu
PSOE 5 diputatu
Geroa Bai diputatu 1

Laburpen hitzak , , , ,

AURREKONTUAK 2012

UDALAK BIALDUTAKO GONBIDAPENA:

Hartu zuen lekua, parte hartu.

Datorren eguztenean, 2011ko azaroaren 23an, arrastiko 19:00etan, Angulerin. Aurrekontu parte-hartzaileak.

Datorren eguenean, 2011ko azaroaren 24an, arrastiko 19:00etan, Goikoelexeako txokoan. Aurrekontu parte-hartzaileak.

Zuen kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke.

blogean

Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa.

Eskerrik asko

Mari Asun Gaztelu

Alkatea

Laburpen hitzak ,

Larrabetzun AMAIUR nagusi

Amaiur
Amaiur 626
PNV 462
PP 39
PSOE 31
Hego Euskal Herrian Amaiurrek 7 diputatu lortu behar dituela ematen du.

Laburpen hitzak , , ,

Euskal Presoak Euskal Herria

Herriko plazan eta etxe atarietan, leihoetan, balkoietan. Inoiz baino ozenago, argiago, nabarmenago.

Gaur eguerdiko kontzentrazioan presoen eskubideen aldeko ikurrak eta ikurrinak izan dira nagusi. Apurka apurka ea ikur hauekin betetzen ditugun gure kaleak, gure balkoi eta leihoak. Animatu eta jarri ikurra!! Euskal Presoak Etxera!!

Laburpen hitzak , ,

Kanpaina itzelaren ostean, gogoeta eguna eta garaipenerako bidea prest

Kanpaina handia egin du Amaiur koalizioak. Egunez egun, ekitaldiz ekitaldi, herriz herri eta auzoz auzo. Kanpaina militante bat, militanteek egindako kanpaina.

Azken ekitaldia Bilbon, Iñaki Antiguedad berbetan

Zubiak eraikiz

Herriz herri, hurbildu, zabaldu, joan, etorri, agurtu, ekin, sortu, jarraitu… Zubiak egitea, sortzea da gure helburua. Konponbidea bilatzea, Euskal Herri osoa bake eskenatoki batean jartzea, gure eskubideak onartzea, erabakitzeko eskubidea gauzatzea… herri libre bat osatzea.
Hauteskunde hauetan, barriro be, gure gaitasuna eta indarra erakutsi ditugu, domekan hautesontzietan ikusiko dana.
Euskal Herri osoan egin dugu kanpaina, baina mapa honek adierazten duenez, munduko leku askotan eraiki dira zubiak.
Amaiur
Bideoak, argazkiak, kantak, ekitaldiak, belodromoa, frontoiak, plazak… izan dira lekuko. Eta Euskal Herria bera testigu.
Kanpainaren mapa

Laburpen hitzak , , , , ,

Amaiur

Amaiur Azaroaren 20ko hauteskundeetarako spota, euskaraz.

Laburpen hitzak , , , , ,

A-20 HAUTESKUNDEAK. Ekitaldia Larrabetzun

www.amaiur.info


Herrialde mailako ekitaldia izango dogu Larrabetzun bariku honetan bertan. Kanpaina gogotsu hasteko ekitaldia izango da, azaroaren 4ko iluntzekoa.

Laburpen hitzak , , , ,

ERREPRESIOA EZ DA BIDEA

Zapatu goizean Euskal Preso Politikoen argazkiak eta AMNISTIA eskakizuna aldarrikatzen zituen kartelak kendu egin ditu Ertzantzak

Aro berri honetan zaharkitu dauden eta erabat errepresiboak  diren metodoak erabiltzen jarraitzen dute Patxi Lopezek eta bere morroiek.

Larrabetzuko EGIN DEZAGUN BIDEAk eta bertoko herri ekimenak salazen  du gertakizun hau, eta ozen aldarrikatzen du: “Hau ez da BIDEA”.

Ezin izango duzue eta ez duzue lortuko herri honek bihotzean duen Euskal Preso Politikoekiko maitasuna ezabatzea, ezta ere AMNISTIAREN bidean, haien eskubide sozial eta polítikoen aldeko ohiuak isiltzea.

Etorkizuna geurea delako eta KOLOSALA IZANGO DELAKO…

Aurrera neska-mutilok!

LARRABETZUKO EGIN DEZAGUN BIDEA.

Laburpen hitzak , ,

Urriko azken barikuan

egin dezagun bidea

egin dezagun bidea
Urriaren 28an, barikuz egin dezagun bidea, Larrabetzuko plazan. Iluntzeko 20:00etan kontzentrazioa.

Laburpen hitzak , , ,

Nazioarteko lanaz, hitzaldia Larrabetzun


Paul Rios Lokarriko kidea eta Ana Mezo Ezker abertzaleko Nazioarteko batzordeko kideak berba egingo dute Larrabetzuko hitzaldian. Nazioarteko lanak, egungo egoeran izan duen garrantzia eta aurrera begira prozesuak aurrera egiteko dauden baldintzak izango ditugu hizpide. Aurretik Euri lehorra Pluja seca dokumentala ikusteko aukera izango dugu.

Pluja seca Mediadors internacionals al País Basc

  • Pluja seca mostra els processos de pau fets a l’ombra per part d’un grup de mediadors que han acabat sent determinants en l’anunci de treva fet per ETA el 10 de gener. Les mateixes persones que van protagonitzar els processos de pau a Sud-àfrica i a Irlanda del Nord han estat determinants.
Laburpen hitzak , , , , , , , , , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.