Tagged with politika

Ikasturte politiko berria

Larrabetzun eta Euskal Herrian, abian da ikasturte politiko berria.
badator euskal herri berria
Presoen aldeko burruka, aliantza dinamika iraunkorra, hauteskundeak, udal mailako politika, Sorturen legalizazioa, Bateragune auziko sententzia… zer ikusi eta zer esan asko daukagu orain ere.
Eta lana. Eta burrukatzeko fronte ugari.
Larrabetzun eta Euskal Herrian, adi adi eta gogotsu ekingo diogu guzti horri. Zu ere bidaide gura zaitugu, ibilbide honetan.

Laburpen hitzak , , , ,

EBBko Lehendakari Inigo Urkulluk azken egunotan egindako adierazpenen inguruko Ezker Abertzalearen iritzia

EBBko Lehendakari Inigo Urkulluk azken egunotan egindako adierazpenen inguruko Ezker Abertzalearen iritzia Ezker Abertzaleak harriduraz eta larritasunez baloratzen du aurreko asteazkenean espainiar Gobernuko Presidente José Luis Rodríguez Zapatero eta Presidenteorde eta Barne Ministro den Alfredo Pérez Rubalcabarekin izandako afari-bilkuraren ostean Euskal Herriko egoera politikoaren inguruan EAJren EBBko Lehendakari den Iñigo Urkulluren adierazpenek hartu duten norabide eta profila. Bilera horretatik aurrera eman diren jokaera zein posizionamenduek Iñigo Urkulluk PSOEk egun duen posizioa bere egin duela pentsarazten digu, Ezker Abertzalearen eskutik gure herrian ireki den testuinguru berria zein aukera politikoaren garapena geldiarazteko helburu argiarekin.

Azken egunotan jazotakoaren ostean, Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berriaren aurrean PNVk duen diskurtso eta jarreraren definizioan bilkura hori inflexio une izan dela dirudi.

Azken egunotan Iñigo Urkulluk hainbat hedabideei eginiko adierazpenak EBBko lehendakari batenak baino Espainiar Gobernuko ordezkari baten adierazpenak dirudite; ETA eta Ezker Abertzalearen inguruko bertsio polizialei sinesgarritasuna emanez, Ezker Abertzaleari “listoiak” ezartzen eta bitartean eskubide urraketa masiboa gauzatzen duen PSOEren gobernuaren politika polizial eta judizialari babesa emanez eta era berean Alderdien Legeari eta Ezker Abertzalearen legeztapenaren inguruan Gobernuak darabilen joko instrumentalari abala emanez.

Bitxia da Urkulluk Ezker Abertzaleari “listoiak” ezartzen dizkion hein berean Bruselako Adierazpena eta Gernikako Akordioa gutxiestea, bitartean PPren gatibu den PSOEren Gobernuaren posizioaren inguruko hausnarketarik egiten ez duenean. Larritasun berezia ematen dio jokaera horri PSOEk egun garatzen duen politikaren helburua Euskal Herrian gatazka eta eskubide urraketa iraunaraztea izateak, politika horren adibiderik gordinenak operazio politiko-polizialetan atxiloturiko militante politiko abertzaleen tortura testigantza iraunkorrak direlarik. Badirudi bere alderdiko sektore batzuk kaleraturiko “Batu gaitezen”-a bere erara interpretatu duela Urkulluk, ideia hori gatazkaren konponbidearen ildoan PSOE eta PPrekin batuz garatu duelarik.

Agertoki politiko berri bat eraikitzeko alde guztiei konpromisoak eskatzearen rola bere gain hartu beharrean, jendartean irekiriko itxaropenei positiboki erantzuten ez dien PSOEren “ordezkari” bilakatu da Iñigo Urkullu.

Horregatik, burukide jeltzalearen “aldaketa” eta diskurtsoak pentsarazten digu Iñigo Urkulluk baketzeari ekarpen gisa saltzen duen “egonkortasun” instituzionalerako itunaren atzean dauden akordioen artean badaudela PNVren interes zehatzekin lotura dutenez gain (zerrenda bozkatuenari errespetua, inbertsio ekonomiko konkretuak…) Barne Ministeritzatik Rubalcabak mantentzen duen posizioarekiko lerrokatze eta leialtasunarengatik ordaina jasotzen dituztenak ere.

PSEren eskutik PNVek euskal agertokian izan duen birkokapen estrategikoarekin eta bi alderdiek euskal jendartearen sektore garrantzitsuak ilusionatu dituen esparru independentista-subiranistaren hedatzea ahultzeko duten interesarekin izango lukete lotura akordio zein jasoriko ordainsariak.

Gatazka politikoa bake bidean eta aterabide demokratikoen ildoan kokatzeko fase politiko berri bat eraikitzeko euskal jendartearekiko ditugun konpromiso guztien eta Gernikako Akordioak jasoriko alde-askotariko eskaeren berrespenetik, Ezker Abertzaleak ardura kolektiborako deia egiten dio PNVren zuzendaritzari eta bereziki bere oinarri sozialari, jendartearen osotasunaren interesak kalkulu politiko-elektolarei eta botere instituzional kotei lehenestea eskatuz.

Desiragarria litzateke PNVk espiritu eta konpromiso hori bere egitea.

Ezker Abertzalea
2010eko azaroak 6

http://www.ezkerabertzalea.info/

Laburpen hitzak

Larrabetzuko ezker abertzaleak, larrabetzuko herriari…

gara

LARUNBATEKO MANIFESTAZIOAN IRAKURRITAKO DOKUMENTOA.

……………

Alderdien Legea berehala deroga dezatela ere galdegiten dugu. Lege hori berez da injustua, bainagainera –eta hau da larriena– aukera politiko eta sozial bat desagerrarazteko ari dira baliatzen. PPk etaPSOEk 2001eko abenduan sinatu zuten itun antiterroristaren babespean, benetako genozidio politikobat egiten ari da Estatua eta horrek amaitu behar du.

Gure ustez, Baltasar Garzon epaileak, urriaren 13an, ezker abertzaleko buru politikoak atxilotzekozuzendutako operazioa ekintza larria da. Atxiloketa hauen atzean, ideia jakin batzuk dituzten herritarrei parte hartze politikorako eskubidea ukatzeko jarrera politikoa ezkutatzen du Espainiar Estatuak.

Oraingoan ere, Estatuak justizia helburu politikoak lortzeko erabiltzen duela salatu behar dugu.Horren adibide ditugu, Euskal Herrian disidentzia politikoaren aurka egiteko Auzitegi Nagusia bezalako epaitegi bereziek, egunero erabiltzen dituzten lege eta salbuespen neurriak.

Aste honetako atxiloketak testuinguru horretan kokatzen ditugu.Espainiako estatuak ez du onartzen errealitate nazional desberdinak daudenik; are gutxiago Euskal Herria bera. Estatuak, joan den astearteko ekintzen bitartez, berretsi egiten du euskal jendarteari eskaintzen dion irtenbide bakarra gatazka luzatzea dela; eta ez dagoela irtenbide demokratikorakoaukerarik.

  • “Alderdien Legea berehala deroga dezatela ere galdegiten dugu. Lege hori berez da injustua, baina gainera –eta hau da larriena– aukera politiko eta sozial bat desagerrarazteko ari dira baliatzen.”
  • Atxiloketa hauen atzean, ideia jakin batzuk dituzten herritarrei parte hartze politikorako eskubidea ukatzeko jarrera politikoa ezkutatzen du Espainiar Estatuak.”

ANTE ESTOS ACONTECIMIENTOS, LA IZQUIERDA ABERTZALE DE LARRABETZU DECIMOS:

  • Pese a la ofensiva del Estado, la izquierda abertzale pone a debate entre sus bases una estrategia nueva para materializar el cambio de ciclo politico.
  • Ni la irrupción en la sede de LAB, ni los arrestos, ni la persecución policial incesante conseguiran abortar este debate.
  • El objetivo de fondo es responder a la demanda de una estrategia eficaz que consiga abrir un nuevo ciclo, a partir de la constatación de que los intentos anteriores no han tenido éxito pero a día de hoy sigue habiendo muchas opciones objetivas para lograrlo.
  • Vamos a desarrollar proceso democrático que tenga como base la palabra y la decisión de la ciudadanía vasca y que debería llegar a desarrollarse sin ninguna violencia ni injerencia externa
  • Se os invita por tanto a tod@s l@s abertzales y de izquierdas a participar en el debate para definir una estrategia eficaz que lleve la confrontación a los términos Euskal Herria/Estado.
  • Vamos a hacer una apuesta política, porque las oportunidades y ocasiones nuevas no van a venir por sí solas.
  • Desde la  izquierda abertzale vamos a potenciar una acumulación de fuerzas y abrir un proceso democrático.
Laburpen hitzak , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.