Tagged with presoak

Goazen plazara! ekimenaren bideoa

Maiatzaren 19an Larrabetzuko plazan burututako ekimen herritarrak.
150 lagun prest presoen aldeko aldarria plazaratzeko.
Euskal Presoak Euskal Herrira! mapa handi eta koloretsua gurean.
Zorionak parte hartzaile guztioi.

euskal presoak euskal herrira ::  > Larrabetzu <  ::

maiatzaren 19ko ekimen ezberdinei buruz, informazio gehiago: herrira.org

Laburpen hitzak , , , ,

Azken barikurako deialdia

Konzentrazioaren ostean TALOAK.

 

Laburpen hitzak ,

Momentu gazi gozoak


Domeka eguerdian, kontzentrazio berezia egin genuen herriko plazan. Domeka guztietan bezala, presoen aldeko elkarretaratzea egin ostean, kartzelen gora beherak bizi izan genituen herrian bertan.

  • Batetik, eta berri pozgarri moduan, Aretxabalako tabernari izandako Xabier Bidaurre, barriro be gure artean dagoela ospatu genuen.
  • Bestetik, aurreko egunetan Audientzia Nazionaletik jasotako albiste txarraren berri be eman behar izan genuen, Anabel auzokideari, 5 urteko espetxe zigorra aplikatuko diotela.

Bidaurre barriro Aretxabalan
Euskal presoen gaia, pil pilean dago Euskal Herrian.

Gure lagunak herrian libre egoteko aldarria, gero eta ozenago entzuten da, egunetik egunera.

Laburpen hitzak , , , , ,

HERRIRAren mozioa datorren ohiko batzarrean

Asteazken honetan herrira-tik proposatutako mozioa tratatuko da,  20:00etan,  ohiko batzarrean.

Bestetik asteazkenean kurrilloren urteguna ospatuko da aretxabala aurrean txokolata baten bidez.
28an bere urteguna delako.

Hemen GARAn agertuko dan argazkia martxoaren 28an.

HERRIRAren mozioa:

Nahi baino urte gehiago daramagu presoen eskubideak aldarrikatzen; urteak, presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen; urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen. Oraindik, ez Madrilek, ez Parisek, ez dute egoera berriaren neurriko urratsik eman; presoen dispertsioak bere horretan dirau; senideek hamaika kilometro egiten jarraitzen dute; hamarnaka euskal presok, Parot doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute; eta gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak , , ,

Euskal Presoak Euskal Herrira! #kolosala izan da


Euskal presoen alde, inoiz egin dugun manifestaziorik handiena.
Historikoa.

bideoa: GARA.net
Euskal Herrian argi eta garbi adierazi dugu zer nahi dugun, eta horretarako pausuak eman behar ditu mundu guztiak.
Ezker Abertzaleak, ETAk eta Euskal Herriaren aldeko indarrek eman dituzte pausuak, Nazioarteko Konferentziak eta Gernika zein Bruselako akordioek eskatu bezala.
Espainiar eta Frantziar gobernuek egin beharko dute orain berea.
Euskal Herriak konponbidea behar du, irtenbide politikoa, presoen askatasuna, gure eskubideen aitortza.

Laburpen hitzak , , , , , ,

Bilduk euskal presoen aldeko mozioa aurkeztu du Larrabetzuko udalean

Bilduk mozioa aurkeztu du Larrabetzuko udalean.
Mozioaren edukiak osorik daude Bilduren webgunean.
Bitartean, gero eta gehiago dira datorren urtarrilaren 7an, Bilboko manifestaziora joateko sustengua ematen ari direnak.

Laburpen hitzak , , , ,

Egin dezagun bidea

Bizkaiko aizkolari txapelketan, aizkolariak euskal presoak Euskal Herriratzearen alde agertu ziren zapatu iluntzean.


Domeka eguerdian jendeak datorren urtarrilaren 7ko manifestazioaren aldeko atxikimendua agertzeko aukera euki zuen.

presoen eskubideen aldeko sinadura bilketa

 

Era berean, kontzentrazio handia egin zen Andra Mari kalean.

 

Laburpen hitzak , , , ,

Euskal Presoak Euskal Herria

Herriko plazan eta etxe atarietan, leihoetan, balkoietan. Inoiz baino ozenago, argiago, nabarmenago.

Gaur eguerdiko kontzentrazioan presoen eskubideen aldeko ikurrak eta ikurrinak izan dira nagusi. Apurka apurka ea ikur hauekin betetzen ditugun gure kaleak, gure balkoi eta leihoak. Animatu eta jarri ikurra!! Euskal Presoak Etxera!!

Laburpen hitzak , ,

Ibon Meñika kalean, libre!

Ibon Meñika, euskal militante gaztea, kalean libre. Euskal Herrirako bidean. Laguntalde handia abiatu zen barikuan autobusez Galiziara, bere bila.
Orain danak, Euskal Herrirantza datoz, Zamudiora. Gainera jaiak dira Zamudion, eta giro itzela egongo da bertan.

Laburpen hitzak , , ,

Ibon Meñika libre!

Ibon Meñika Zamudioko gaztea libre geratuko da asteburu honetan, bere zigorra osorik bete ostean. Gazte mugimenduko kidea izateagatik atxilotu, epaitu eta kartzeleratu zuten, Haika auzian.
libre!
Barikuan Zamudiotik autobusa abiatuko da Galizia aldera, Ibon kartzelatik urten, beragaz batu eta Txorierrirako bidea egiteko asmoagaz, Zamudiora, azaroaren 12an (zapatuz) arrastiko 18:00etan heltzeko asmoagaz.
Gazte mugimenduagaz lotutako beste gazte batzuk be, libre geratu dira azken orduetan, azkenak Jon Telleria eta Olatz Izagirre.

Laburpen hitzak , , , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.