Tagged with presoak

Urriko azken barikuan

egin dezagun bidea

egin dezagun bidea
Urriaren 28an, barikuz egin dezagun bidea, Larrabetzuko plazan. Iluntzeko 20:00etan kontzentrazioa.

Laburpen hitzak , , ,

Dispertsioak beste istripu bat, oraingoan larrabetzuarrak

dispertsioak zenbat urte? zenbat istripu latz?

Josu Ginea, Extremerako kartzelan bisitatu ostean, eta etxera bidean Garbiñe Etxebarria eta Migel Angel Lekuek, Txirri, istripua izan zuten bidean. Honrubia herrira heltzen ari zirela, bide bazterra jo eta kotxeari kolpe handia ema zioten, eta ziurrenik kotxeak siniestro totala izango du.
Txirri eta Garbiñe ondo dauz, eta domekan San Miguelera oinez joan ziren, eta bertan jakin gendun herritarrok bezperan gertatutakoa.

Milaka kilometro astebururo

Bisitak egiteko, astebururo milaka eta milaka kilometro egiten dituzte senide eta lagunek, eta gure kasu 430 kilometro egiten ditugu eta beste 410 km Jose Migel Etxeandia ikusteko.
Dispertsioa salatzea, presoak Euskal Herriratzea aspaldiko eskaera da, eta holango gertaeren aurrean, ozen eta tinko adierazi behar dogu.

  • Extremera, Larrabetzutk 430 km.
  • Topas, Larrabetzutik 410 km.

Etxerat.info
GARA.net

Laburpen hitzak , , , , ,

Egin dezagun bidea Larrabetzun

Egin dezagun bidea
Iraileko azken barikuan hainbat lagun batu ginen Larrabetzuko plazan. Hilero bezala, presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egin zen. Presoen kolektiboak, Gernikako akordioarekin bat egin eta bizi dugun momentu politikoarekin batera, une garrantzitsuan datoz pausu guzti hauek.
Gainera, Egin dezagun bidea dinamika pizten ari da herriz herri eta nazio mailan.
Esan Larrabetzu komunikazio proiektu honetara, Larrabetzuko bi preso politikoren senitartekoen berbak ekarri ditugu, Egin dezagun bidea ekimena Larrabetzun zelan gauzatuko den azaltzeko.

Marifeli Etxeandia eta Joseba Perezek datozen asteetan gure herrian gauzatuko diren ekimenen berri eta zentsua azaldu digute.
Egin dezagun bidea, Larrabetzun be.
Euskal Presoak Euskal Herrira, Amnistia!
Euskal Preso Politikoen kolektiboa, 2011ko irailean

Laburpen hitzak , , , ,

Presoek bat egin dute Gernikako akordioagaz, egin dezagun bidea batera

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) bat egin du Gernikako akordioagaz.

Gernikako Akordioarekin bat egitea erabaki du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, eta hango edukiak bere egiten dituela jakinarazi du. Kolektiboak akordioa osorik ez zuela bere egingo iradokiz azken egunetan zabaldu diren espekulazioak isiltzeko moduan mintzatu da, gainera, EPPK, garbi: «Eszenatoki demokratiko hori gauzatze bidean erreferentzia da Gernikako Akordioa EPPKrentzat, eta hein horretan Akordioarekin bat egiten dugula adierazi nahi diogu euskal jendarteari. Gatibu gauzkaten estatuek inposatzen dizkiguten muga eta traba guztien gainetik, EPPK-k, Gernikako Akordioaren baitan eta Gernikako Akordioaren edukiaren arabera, prozesu demokratikoan aurrera bultzatzeko konpromiso irmoa azaltzen du».

Egin dezagun bidea, Larrabetzun

Iraileko azken barikue, kontzentrazioa
Larrabetzun be, bariku honetan hileroko presoen aldeko kontzentrazioa egingo dogu plazan. Egin dezagun bidea, presoakaz batera Euskal Herria eta bere eskubide guztien alde.

GARA Los expresos Jon Agirre y Gloria Rekarte firman la adhesión del EPPK al Acuerdo de Gernika
Berria.info Gernikako itunarekin bat egin du EPPK-k, prozesua bultzatzeko
GERNIKAko AKORDIOAren lehen urteurrena

ezkerabertzalea.info

Laburpen hitzak , , , , , , , ,

Egin dezagun Donostiara joateko bidea

Presoen eskubideen aldeko manifestazioa, irailaren 17an Donostian.

egindezagunbidea.info

Laburpen hitzak , , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.