Otsailak 25ean egin behar zen udalbatzara ez da egingo.
Antza idazkaria bajan dagoelako. Ondino ez dakigu noz burutuko dan udalbatzarra
Hemen daukazue azkenengo udalbatzarraren informazioa:
1.-Haurtzaindegiko obrak amaitu dira.
- Astelehenean umeak sartu, eta martxan hasiko da haurtzandegia.
2.-2010 erako udal zergek ez dute igoerariak izango.
- Zinegotziguztiek aho batez onartu zuten igoerarik ez egotea, arrazoi desberdinengatik.
- EAJ-PNVk egungo udelarrien finantziazio sistema irmoki defendendatu zuen eta esker abertzalearekin eztabaida piztu zen.
- Ezker abertzaleak egungo udal finantziazio sistemaren aurka egin zuen. Udalek finantziazio indartsuagoa eta autonomía gehiago behar dutela aldarrikatu zuen, herritarrengandik hurbilen dagoen instituzioak direlako. Egungo ereduan, udal finantziazioa “adreiluarekiko” menpekotasunean oinarritzen dela salatu dute; horrek herriaren eta herritarren beharren arabera eraiki beharrean, bestelako interesengatik eraikitzea ekartzen bait du, udalak diru sarrerak eduki ditzan .
3.-Larrabetzuko osasun zerbitzu eskasa hobetze aldera Osakidetzarekin elkarrizketak hasiko ditu Udalak.
- Udalak osakidetzako arduradunei gutun bat bidali die, egoeraren berri emateko eta konponbideak emateko asmoz.
4.-Gizarte larrialdietarako laguntza eskaria bidali da Eusko Jaurlaritzara.
- EAJ/PNVk proposatu eta aho batez onartu zen eskaria egitea.
5.-Ezker abertzaleko kideen atxiloketak salatzeko mozioa aho batez onartu du Larrabetzuko udalak.
- Ezker abertzaleak aurkeztu zuen mozioa, eta EB/arala-ek bere proposamena. Kontsentsura iritsi eta aho batez onartu zuten mozioa.
6.-Azaroak 25 EMAKUMEENGANAKO ERASOEN AURKAKO EGUN INTERNAZIONALA.
- Udalak deklarazio instituzionala aho batez onartu eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du.
- Ezker abertzaleak bere deklarazio aurkeztu zuen, PNV-k eudel-ena. Ezker abertzalearena aho batez onartu zen eta eudel-ena PNV-EB-aralar-en 5 bozka eta ezker abertzalearen abstentzioaz onartu zen
7.- Goikoeleixalde-ko eliz atariaren gaiaz hitzegin zen .
Sailak: Udalbatzarrak (Plenoak)
Tagged: udalbatzarrak
Datorren urriaren 29an, 20:00etan udalbatzarra egongo da udaletxean
Besteak beste, ezker abertzaleko kideen azken atxiloketak direla-eta, mozinoa sartuko dogu.
Sailak: Udalbatzarrak (Plenoak)
Tagged: udalbatzarrak, udaletxea